Ez ezkerrekoa, ez eskuinekoa: zentro komertzialekoa?

Herri mugimenduak, alderdiak, instituzioak, herri boterea… proiektu eraldatzailearen barruan bakoitzak izan beharreko pisuari buruzko eztabaida lehen lerroan dago, baita Euskal Herrian ere. Galdera berriak agertzen ari dira, gosea baino zaharragoak diren beste batzuen berragerpenarekin batera: “Mugimendu askatzaile batek zer egin behar du, gizartera moldatu ala gizartea eraldatu?”. Ramon Sola kazetariak Gaur8n idatzitako ”Herriari entzutea, hain sinplea baina hain zaila” artikuluari kontrapuntua eskaini nahi diogu, eztabaida bizi-bizirik dagoen seinale. Segi irakurtzen

PAinfografia

Palestinako Agintearen estrategia Israelen okupazioa iraunarazteko

Palestinako Aginte Nazionala (PA) Zisjordania eta Gazako Zerrenda kudeatzen dituen administrazioa da. Palestinaren Askapenerako Erakundearen –erresistentzia mugimenduak biltzen zituen erakundea– eta Israelen arteko Osloko negoziazioen ondorioz sortu zen PA, Zisjordanian eta Gazan nolabaiteko gobernu autonomoaren funtzioak betetzeko asmoz. Hori da paperaren gainean idatzita dagoena, behintzat. Izan ere, errealitatea oso bestelakoa da. Urteen poderioz Palestinako elite kapitalistak aberasteko gune bilakatu da Al-Fatah alderdiaren eskutik. Baita bere bide diplomatikoarekin bat egiten ez duten palestinarren aurkako tresna errepresibo bihurtu ere, Israelen gobernu sionistarekin duen kolaborazio estuaren bitartez. Segi irakurtzen

Hiru aldiz errebelde, hiru aldiz internazionalista

Sistema politiko eta ekonomikoaren DNAn txertatuta dauden baloreei hozka egitea gaitza da. “Genero bereizketa + matxismoa” bikoteari aurre egitea, txikitatik gurekin daroagun arra hori akabatzea, ez da xamurra. Egungo errealitate sozial eta politikoaren muinari hazka egin nahi dion orok ondo daki hori. Segi irakurtzen

VP-3G-Coverage-FINAL-20151112EUS

Mugikorren estaldura ere okupatutako eremua da Palestinan

Zisjordaniako kolono israeldarrek 3G edo 4G sare estaldura azkarraz gozatzen duten bitartean, palestinarrak gaitasun urriko 2G sareak erabiltzera mugatuta daude. Palestinarrei mugikorren azpiegitura modernoa eraikitzeko beharrezkoak diren lur, ekipamendu eta frekuentzia elektromagnetikoak mugatu dizkiete Israelgo agintariek. Okupazioaren eragin zuzena maila horretara ere heltzen da.  Segi irakurtzen

VP-ILO-Restrictions-FINAL-20140220 EUS

Palestinako errefuxiatuen diskriminazioa Libanon

Orain dela sei hamarkada milaka palestinar etxea utzi behar izan zuten. Bortxaz. Horietako askok Libanora jo zuten, baina urteen poderioz han ere bazterketa ezagutu dute. Lan eremua da horren adibidea. Lege diskriminatzaileak eta aurreiritziz jositako jarrerek behartuta, jatorri palestinarreko libanoarren lan-baldintzak gainerako herritarrenak baino okerragoak dira. Segi irakurtzen

Ustelkeria 1

Herrialde Katalanetako ustelkeriaren mapa

(Infografiak tamaina handian ikusi eta deskargatu hemendik: ustelkeria-PPCC.jpg eta ustelkeria-PPCC-pujol.jpg)

Diuen, diuen, diuen… (diotenez, diotenez, diotenez). Kataluniako Parlamentuko Batzorde berezian Pujolen klaneko buru eta president ohiak erantzundakoa da; ustelkeriarekin lotutako akusazio ororen aurrean behin eta berriz errepikatzen den gidoiari jarraiki. Ukatu, ukatu, eta ukatu… Baina Espainiako Estatuan ustelkeria eta politikari profesionalen arteko harremana, Carlos Menem Argentinako presidente ohiak esango zukeen bezala, haragizkoa, odolekoa izan da. Politikarien eta enpresa pribatuen arteko erlazio ustelak, diru publikoaren lapurreta, fabore politikoak, interesen salerosketa, iruzur fiskala… ustelkeria kasuen salaketa kopuruak ez du etenik. Eta Herrialde Katalanak dira beren sorleku nagusietako bat. Segi irakurtzen

sakabanaketa

Sakabanaketaren ezkutuko 16 biktimak

Etxeratek argitaratutako “Memoriarako urratsak” txostenean jaso dute gaur egunera arte sakabanaketa politikak erangin dituen biktimen zerrenda. 16 euskal herritarrek galdu dute bizitza errepidean, beren lagun edo senideak zenbait minutuz ikusi ahal izateko bidean. Euskal Herriko gatazkaren kontakizuna idazten hasi nahi den unean, oraindik badira horren alderik ilunenetako bat sufritzen ari direnak. Segi irakurtzen

VP-Segregated-Roads--(EDITED)BASQUE-20120528-

Palestinarrak baztertzen dituen errepide sistema

Palestinan matrikularen koloreak zehazten du zein errepidetan sartzerik dagoen. Israeldarrek eta kolonoek bakarrik erabili ahal duten errepide sistema eraiki du Israelgo Gobernuak.

Beiruten egoitza duen Visualizing Palestine egitasmoa eta ARGIAren arteko elkarlanari esker euskaratutako infografia. Komunitate osoari doan eta nahieran zabaltzeko asmoz sareratu dugu, bi proiektuok Creative Commons lizentzia librea erabiltzen dugula baliatuz.

Kalitate handiz deskargatzeko: VP-Segregated-Roads-Basque.jpg
– Infografiak kalean jartzeko edo erakusketa batean erabiltzeko asmoa izanez gero, guri emailez jakinaraztea eskertuko genizueke.

VI-Mandela-20131215 basqueEDITED

Kontakizunaren borroka

Abenduaren 5ean bi urte bete dira Nelson Rolihlahla Mandela hil zela. Hego Afrikako apartheidaren aurkako borrokaren –baita armatua ere– aurpegi ezagunena da Madiba. Robben Uharteko kartzelan 27 urte gatibu izan zuten “terrorista” bakearen aldeko ikurretako bat da egun mundu osoan. Segi irakurtzen

kultura1

Aizu, eta kultura?

Arte sorkuntza kritikoa beti izan da deserosoa sistema betikotu nahi dutenentzat; eta hala ere, ez duzu kultura aurkituko eraldaketarako agendaren muinean. Bilboko Alternatiben herrian zergatiei eta konponbideei begira jarri dira Irantzu Lekue artista gasteiztarra, EHZ jaialdiko Pauline Guelle, Iñaki Landa kultur sustatzailea eta hogeiren bat lagun Alternatiben Herrian, Gotzon Barandiaran kulturgilea zirikatzaile lanetan zela. Segi irakurtzen