Meatzaldea bizirik

Eusko Jaurlaritzak zientzia eta teknologia parkea egingo du Bizkaiko Abanto herrian: 70 milioi euroko inbertsioa eta 241.000 metro koadroko eraikigarritasuna  izango ditu. Eta noski, horrelako proiektu handiarekin batera, marketina ere ‘makro’ tamainakoa da. Dena da onura: lanpostuak sortu, industria 4.0, bizitzak erraztu, inguruarekiko oreka… Baina hara non, onuradun zuzenak ei direnak, Abantoko zenbait herritar, ez dago ados. Meatzaldeak memoria duelako. Zonalde honen mendietatik erauzi zen aberastasuna kalkulaezina da. Oso prezio handian: esklabismoa hasieran, prekarietatea ondoren, langabezia egun, etenik gabeko  ingurune naturalaren eraldaketa eta suntsiketarekin batera. Industrializazio garaiaren ostean, Petronorren tximinia luzeak eta inguruko minbizi-tasa altua dira horren ikur nagusiak. Aurrerabidearen izenean, oraingoan Abantoko herritarrek galduko dute geratzen zaien inguru berde bakarrenetakoa. Irudian: makro-proiektua ezarri nahi duten zelaian piknika antolatu zuten hainbat lagunek.

Argazkia: Sergio Suhigarai
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude