Espainiako “Justizia”, berriz ere

Sumina zabaldu zen Euskal Herriko bazter guztietara 2016ko sanferminetako eraso sexistaren epaiaren berri jakin orduko. Eta oraindik ezin onarturik gaude. 18 urteko gazte bat, hiru metro koadroko gelatxo batean bost gizon heldu eta indartsuagoren artean behin eta berriz bortxatu, bideoz grabatu, emakumeari mugikorra lapurtu eta segituan kalean bakarrik negar batean abandonatuta, ez baita biolentzia Espainiako “Justiziaren” begietara. Une hartan biktimak ez ei zielako behar bezala aurre egin. Eta, gainetik, hiru epaileetako batek bortxatzaileentzat absoluzioa eskatu du bortxaketaren irudietan “emakumeari eszitatuta” antzematen  zitzaiolako. Matxismoa arazo estrukturala dela esaten urteak daramatza feminismoak. Horren frogarik gordin eta gardenena da kasu hau. “Gerra” hasi besterik ez  da egin. Irudian: Iruñeko epaitegiaren aurrean bildutakoak epaia publiko egin zenean.

Argazkia: Ekinklik kolektiboa
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude