Elkartasuna gailendu zaio zigorrari

Bere burua progresista gisa saltzen duen Macronen Gobernuak Frantziara bizimodu hobe baten bila doazen pertsonen aurkako legea gogortu nahi du.  Migratzaileen atxilotze epeak luzatu eta asilo eskaerak aztertzeko tarteak murriztu nahi ditu, besteak beste. Europan, ezker eskuin, orokortzen ari den gaitza. Horretarako sortu zituzten atxikitze zentroak. Teorian, asilo eskaerak aztertu bitartean pertsonak jasotzeko zentro publikoak dira. Baina egun, praktikan, kartzelak  dira. Hendaian ezkutuko espetxe horietako baten irekiera eragotzi dute lagun ugarik Bizi! Mugimenduaren eskutik. Irudian: Bizi!ko hainbat kide José Bové europarlamentariarekin batera, Frantziako Poliziak zentroan ezarritako lerroaren aurrean.

Argazkia: Gari Garaialde (Bostok Photo)
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude