15.340 egun justizia eske

Pasa den larunbatean 42 urte bete dira sarraskia gertatu zenetik. Espainiako Poliziak 1976ko martxoaren 3ko greba orokorrean egin zituen 2.000 tiroek bost lagun hil eta 150 zauritu zituen. Zauri fisikoak sendatu ziren, baina justizi goseak bere horretan dirau. Espainiako justizia sistema itsu, mutu eta gor. Larunbatean milaka lagunek kalean erakutsi zuten memoria oso bizirik dagoela. Eta martxoaren 8ko grebak erakutsiko du emakume eta herri mugimenduen parte-hartzeak indartsu jarraitzen duela, 76ko greba haien zabalkunde, garapen eta iraupenerako giltza izan ziren bezala.

Argazkia: Erlantz Anda (Arabako ALEA)
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude