Bere burua atxilotzen duen animalia bakarra

Garapenaren izenean, munduko espezie guztiak, salbuespenik gabe, menpeko hartu eta merkantzia bilakatu ditugu. Jaten ditugu, janzten ditugu, gozamen  pertsonalerako ehizatu ala giltzapetzen ditugu, zientziaren izenean barrabaskeriak egiten dizkiegu, gure hutsune emozionalak betetzeko bere ingurunetik erauzi eta gure bizimodura behartzen ditugu… Gizakiok naturatik etekina ateratzea (elikadura, eraikuntza, medikamentuak, lanabesak, energia…) zilegia eta ezinbestekoa da, baina zein unetan galdu dugu errespetua eta bizidunak gauza bihurtu? Irudian, Mexikoko Guadalajarako zoologikoa.

Argazkia: Tras los muros
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

  1. Federico Garcia 2018 urtarrilak 24 at 14:16

    Sekulako testua, laburra baina potentea. Argia harro egon daiteke honelako argitalpenetaz, ea maizago ikusten diren!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude