Bake faltsuaren amaiera Palestinan

Donald Trumpek Jerusalem Israelgo hiriburu izendatu du, 1967an israeldarrek hiria bortxaz okupatu zutenetik, lehen aldiz historian. Sionismoa pozarren eta Ekialde Hurbileko eragileak dardarka ipini ditu, eta hilzorian zen bi estatuen konponbidea gorputegira bidean jarri. Azken urteotako nazioarteko negoziazio prozesuen bultzatzaile nagusi izan da AEB. Horren bueltan kateatu ditu ustelkeriak jotako politikari palestinarrak urte luzez, Israelek eguneroko ekintzen bitartez, Apartheid sistema betikotu bitartean. Jerusalemgo okupazioari –Palestinako askapen nazionalaren ikur– babesa ematea bide antzu horren amaiera sinbolikoa izan daiteke, azken urteotako bake faltsuaren akabera. Irudian: Trumpen erabakiaren biharamuna Gazan.

Argazkia: Ezz Zanoun (Active Stills kolektiboa)
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.