Alfreedo

Larunbatean beste pertsona batek potoldu zuen preso politikoen zerrenda luzea: Alfredo Ramirez amurrioarrak. Politikoa da bere espetxealdia, asmo politikoak daudelako bera urtebetez itzalpera bidaltzea posible egiten duen legean. Twitterrez idatzitako iritziak kode penalez zigortzea, politikari batzuek hala eskatuta da egun “legezko”. Eta, herriko festetan, umorez eta inori kalterik egin gabe, sakabanaketa politika ankerra salatzea kartzelan sarrarazteko adina motibo izatea ahalbidetzen duen salbuespen legedia ere bada interes politiko jakin batzuen araberakoa . Egun, 2017an. “Elkarbizitza eta bakea” dioen pankartaren atzean politikarien gehiengoa jartzen den garaiotan.

Argazkia: Ekinklik Argazkilariak
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude