Printze eta printzesa urdinen zain egon barik

Ez dira inoren laranja erdiak, emakume hauek, emakume osoak dira, eta beren burua dute ‘matxe-matxe’. Bizitzako egun guztietan beren burua maitatu, zaindu eta errespetatzeko konpromisoa hartu dute, Ondarroan senide eta herritarren konpainian ospatutako ezkontza zeremonian. Bakoitzak egoki ikusi dituen botoak sinatu ditu. Elkarrekin lotuta egotearen ideia askatu du batek, bizitzak emandakoa bizitzeko paktua eginez. Uko egin diete kontrolari eta autoexijentziari, besteen beharrak asetzeko, norbere burua albo batera lagatzeari, inoren ardurak norbere gain hartzeari, norbere burua zigortu eta derrigortzeari; norbere buruarekin beraz exijentzia 0.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Alejandra Goikoetxea

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.