Iberdrolatik deskonektatu

Gaindegiaren datuen arabera, 2014an Euskal Herrian 131.000 lagun energia pobrezian bizi ziren eta EAEko 87.000 pertsonak ezin zuten eduki etxea tenperatura  egoki batean. Herritarren lehen mailako behar bat pribatizatu eta negozio bilakatu izanak eragin du, besteak beste, 2003tik hona argindarraren prezioa bikoiztea. Iberdrola da energiaren salerosketaren pagotxaren onuradun handiena. Endesarekin batera Garoñaren jabea da. Energia nuklearraren aldeko lobbyko kide nagusia da eta ondo baliatu du ate birakarien ufadak alde batetik bestera bidaltzen dituen politikari ohien kabietako bat izateak. Egoera horren salatzeko, era alai eta  koloretsua aukeratu zuten hainbat lagunek hilaren 2an. Bilboko Iberdrolaren dorrea okupatu eta kontzertua egin zuten barruan, herritarrak multinazionaletik deskonektatzera animatzeko.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.