Injustizian mugalari

Pasa den astean 500 bat pertsonak lortu dute Europar Batasunera sartzea, Ceuta eta Maroko bereizten duen labanez jositako hesiak zaurituta. Tarajal hondartzatik sartu ziren; hesia gainditu nahi zuten 15 lagun hil zituen bertan Guardia Zibilak orain hiru urte. Hesia arriskua eta heriotza da, baina Marokoko milaka  emakumerentzat bizimodu bilakatu da. Salerosketarako fardel pisutsua lepoan hartuta, hesian aurrera eta atzera ibiltzen dira egunero 7.000 bat emakume, polizien zelatapean, alde batean zein bestean mafiaren eta tratu txarren mehatxuei aurre eginez. 10 euroren truke.

Argazkia: Ura Iturrialde
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.