Lurraren historia porlanak idatz ez dezan

2012ko urtarrilean okupatu zuten lehen aldiz Andra Mari auzoko Tosu landa. Getxo metropolitarrean porlanak estali ez duen eremuan parkinga ezarri nahi dute, inguruan eraiki asmo dituzten 8.000 etxebizitzen aurrekari. Baratze komunitario zena erresistentzia eta desobedientzia gune bilakatu dute, udal gobernuak (EAJ) obrak berehala abiatu nahi dituelako. Nonahi ugaltzen ari diren bi mundu ikuskera kontrajarrien arteko talka dugu Tosun: lurra negoziorako ala bizitza bermatzeko, burujabetasuna ala politika profesionala, nekazaritza ekologikoa ala monokultibo industrial globalizatua, auzo/herri nortasuna ala uniformizazioa modernitatearen izenean…

Argazkia: Aritz Loiola
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude