Inpunitate birziklagaitza

Donostiako Udala, 2016ko abenduak 20. Ezkerreko gizona Ernesto Gasco alkateordea da, 1995etik PSEko zinegotzi, diputatu Madrilen, Herri Lanen sailburuorde Eusko Jaurlaritzan, Bilboko metroaren lehendakari, Bilbo eta Pasaiako portuen agintari, Eusko Treneko lehendakariorde, Sprilurreko zuzendaritzakoa. Eskuinekoa L.G. da, Zubietako herritarra. G. jaunak pagatzen dio soldata Gasco jaunari, honen erabakiak ere hark nozituko ditu. Baina Gascok ez du jakingo inoiz aurrekoa nor duen, ez dio galdetuko nor den, zergatik etorri den, nolaz ez duen etxe ondoan nahi erraustegia, zenbateko kalte-ordainarekin konformatuko den. Total, zertarako.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Pello Zubiria Kamino

View All

2 Comments

  1. Ez gara etsiko!!!!

    Erantzun

  2. Ernesto Gasco Euskal Herrian dagoen txupoptero handienetakoa da. Bere ibilbideari begiratuz gero, ikusi ahalko dugu nola silloien sisteman gorantz egin duen heinean gerriak zabalera egin dion. Zoritxarrez edo zorionez, jendeak ez ditu asko ezagutzen Gasco jaunaren nondik norakoak (Donostiako metroaren bultzatzaile, argazkietan agertzearen amorratua..), beharbada Diario Vascok ez dituelako argitaratzen.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude