Nafarroako kolore guztiak faxismoaren kontra

Ez da egunero ikusten larunbatean Iruñean krabelin gorriak eskuan, 1936ko gerran hildakoen omenez, milaka lagunek erakutsitako batasuna. Oroimen historikoa lantzen duten talde guztiak, herri mugimenduko eragile andana, sindikatu nagusi guztiak, alderdi politikoen gehiengoa… salbu eta, ohi gisan, UPN eta PP. 1936ko estatu kolpea eta ondorengo fusilamenduak, bortxaketak, umiliazioak, hizkuntza eta kultur ordezkapena eta 40 urteko erregimen faxistak eragindako biktimen erreparazioa eta memoria gaur egun ere ukatzen dituzten bakardadea agerian uztea lortu du manifestazioak; besteak beste, Mola eta Sanjurjo jeneral faxisten desobiratzeen bitartez, “Trantsizioak” lurperatu nahi izan ez zuen iruditeria frankistari Nafarroan babes publiko oro ukatzearekin batera.

Argazkia: Ekaitz Zilarmendi
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude