Adierazpen askatasunaren mugak enpresen esku

Tiza elkarteak antolatzen duen Nafarroako komikiaren azokak H28 aldizkari saretirikoko kideen bi lan debekatu ditu. Hasiera batean antolatzaileek lanen hautaketa H28ko kideen esku utzi bazuten ere, Guardia Zibila eta tortura eta Opus Dei eta pedofilia –azken hau Asisko Urmeneta ARGIAko kolaboratzaileak egindakoa–  elkartzen dituzten lanak azokatik kanpo utzi dituzte beren “eduki desegokia” argudiatuta. Lan horiek erakutsiz gero, etorkizuneko edizioetan azoka babesle pribatu batzuen laguntzarik gabe geratzeko arriskua ere aipatu dute antolatzaileek. Erakunde publikoez gain, Nafarroako Kutxaren fundazioak, La Caixak eta El Corte Inglesek diruz laguntzen dute azoka. Adierazpen askatasuna eta interes pribatua ez dira inoiz ondo konpondu, ezta gaur egungo Nafarroan ere.

Argazkia: Irantzu Pastor
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.