“CompArte: artea, Kapitalaren eta harresien aurka” jaialdiaren sareko ediziorako deialdia.
Bigarren urtez, EZLN-ek CompArte jaialdia antolatu du ‘bestelako arte bat’-ean sinisten duen pertsona oro gonbidatuz. San Cristobal de las Casas-eko CIDECI-Unitierran lekutuko da jaialdia uztailaren 23tik 27ra eta Oventik karakolera igoko dira azken bi egunak ospatzeko (uztailaren 28-29).
Bien bitartean, bertaratu ezin direnek ere parte har dezaten sareko edizio bat antolatu dute. Hona hemen pasa den astean plazaratutako komunikatua:
“Posible al da bestelako ziber-sare bat? Borrokatu daiteke eremu horretan? Okupatua, lotua, baliogabetua al dago espazio hori? Erresistentzia eta errebeldiarako baliatu daiteke? Sortu al daiteke artea sarean? Nolakoa litzateke, izatekotan? Sareko eta esklusiboki sarearentzat sortua den arteak borroka hutsaldu eta arindu ala indartu egiten du? Arteak saretik Kapitalaren harresiak harramazkatu eta zauritu, murruetan arrakalak ireki ditzake? Birtuala, birtuala al da oinarrian, sorreran ere? Sarea dominazio, hegemonia eta homogeneizaziorako eremua da edo eztabaida eta borrokarako erabili dezakegu? Materialismo digitalaren izateaz hitz egin dezakegu?
Zuek, sareko sortzaile zaretenok, ikusten al duzue ekaitza? Eutsi eta aurka egiten al diozue?
Galdera hauen eta beste hainbaten inguruan erantzunak eraikitzeko –edo deseraikitzeko- gonbita egiten dizuegu, sarean eta sarerako sortutako artearen bidez.
Ongietorri gune autonomoetatik sarean lanean diharduzuenoi, plataforma kooperatibo, open source, software libre, jabetza intelektualeko lizentzia alternatiboak etab erabiltzen dituzuenoi. Ongietorri aurrez aipaturiko kezkak eta antzekoak dituzuenoi. Zuen lana eta antolaketa modua elkarbanatzeko gonbita egiten dizuegu. Bidali zuen link-a CompArte digitalaren sareko erakusketa eraikitzeko.
Oraindik ez duzu zure materiala igotzeko biderik, espaziorik? Kasu honetan gure sareko arte-artxibategi kolektiboan eskegi dezakezu besteokin elkarbanatu nahi duzun hori.
Edonola ere, zuen parte-hartzearen inguruko informazio edo dudekin ondorengo e-mailera idatzi diezagukezue. Sortzaileen izena, lanaren izenburua, deskribapen txiki bat eta irudi bat bidaltzeaz gain, sarean espazio propio bat duzuen (link-a gehitu) edo lana guk igo dezagun nahi duzuen aipatu. Iristen zaigun material oro atal desberdinetan banatuko dugu eta festibala hastean zabaldu.
Indigenen Kongresu Nazionalak (CNI) elkartasuna erakutsi nahi izan die gau eta egun Errekaleorren lanean ari direnei.
Etxebizitza duin bat edukitzeko eskubidea aldarrikatzeaz gain, bizipenak elkarbanatzeko gonbita, besarkadak eta adore-hitzak bidali dizkie Txiapasetik.
71 zinegotzik eta María de Jesús Patricio ‘Marichuy’k osatuko dute 2018ko Mexikoko hauteskundeetara aurkeztuko den Indigenen Gobernu-Udalbiltza.
Maiatzaren amaieran gauzaturiko CNIaren biltzarrean, Indigenen Gobernu-Udalbiltza osatuko duten 71 zinegotziez gain, 2018ko hauteskundeetan haien ordezkari nagusia izango denaren izena plazaratu zuten: María de Jesús Patricio.
Oaxaca, Jalisco, Campeche, Puebla, Txiapas, Quintana Roo, San Luis de Potosí, Sonora, Veracruz, Yucatán, Querétaro eta Mexiko Estatuko (denera 52 herritako) 1482 pertsona elkartu ziren biltzarrean, haien hitzetan « gudaren aurkako udalbiltza » sortzeko helburuarekin.
CIDECI-UNITIERRA ‘Lurraren Unibertsitate’-tik, desjabetzea, heriotza eta sufrimendua jaso duten milaka mexikarrei dei egin zieten, « beldurrik ez izan eta antolatzeko ».
« Ez dugu botererik nahi, aitzitik, dituen arrakalez baliatu eta hura desegiteko asmoa dugu». Hitz hauekin haien norabidea zein izanen den argi utzi nahi dutela zioten, bozkak baino, autogobernu eta autogestioaren bidez, bizitza eta herrien berreraikitzea dituztela helburu hain zuzen ere.
Bertaratutako batek « bozken bila ez bazoazte, zeren bila zoazte? » galdetzean, zinegotzitako baten erantzuna honakoa izan zen:
« Ez dugu han goiko botere ustelik nahi. Aitzitik, bizitza lapurtzen ari zaigun oro salatu, ikustarazi eta zabaldu nahi dugu. Ez ditugu hautetsontziak zaindu nahi, ez gaituzte botoek kezkatzen. Ez dugu gure ordezkariagatik bozkatuko; herrialde hau berreraikitzera goaz, denek jakin dezaten zer gertatzen ari zaion hain mindua dagoen Mexikori ».
Urriaren 9-13 bitartean Indigenen Biltzar Nagusiko (CNI) ordezkariak kongresuaren XX. urteurrenaren bueltan bildu ostean, CNI eta EZLN-k 2018ko estatuko hauteskundeetara emakumezko hautagai indigena bat aurkezteko asmoa azaldu zuten ‘‘Que retiemblen en sus centros la tierra’’ izeneko komunikatuan.
2016ko urri, azaro eta abendu bitartean komuna, ejido, udalerri, udalerriarte eta eskualdeko biltzarretan eztabaidan jardun zuten. Batzar hauen emaitza CNIaren bigarren etapa deiturikoan plazaratu zuten, Oventik caracol-ean 2017ko urtarrilaren 1ean:
“ …Gobernuko Udalbatza Indigena (Concejo Indígena de Gobierno) bat izendatzea erabaki dugu, bertako herri, tribu eta nazio bakoitzeko pertsona guztien ordezkaritza jasoko duena. Udalbatza honen ahotsa CNIko emakumezko indigena batena izango da, zeina Mexikoko 2018ko hauteskundeetara hautetsi independente modura aurkeztuko den…”.
“…Mexikoko jatorrizko herriei, Sexta-ko kolektiboei, langileei, nekazari eta hirietako fronte eta batzordeei, ikasle, intelektual, artista zein zientzia komunitateei, antolatu gabeko gizarte zibilari eta bihotz oneko edonori erasora pasa daitezen egiten diegu dei. Denon indarrez goiko boterea eraitsi eta antolakunde bakar baten izenpean behetik eta ezkerretik herrialdea berreraiki dezagun egin nahi dugu lan, gure azken hitza eta lehen ekintza duintasuna izan dadin. Elkarrekin antolatuz guda hau gelditu dezakegu, eraikitzeko beldurra uxatu eta kapitalismoak utziriko hondakinetatik hazi berriak ereintzen hasi gaitezen.”
“2017ko maiatzean Gobernuko Udalbatza Indigena elkartu dadin nahi genuke, lurra bere erdigunetan astindu dezagun, beldurrari aurre egin eta gizakiona, lurrarena eta herriaren dena berreskuratu dezagun. Indarrez harturiko eta suntsituriko lurren berreskuratzearen alde, desagertuarazitako haien alde, preso politiko guztien askatasunaren alde, eraildakoen justizia egarriaren alde, nekazalgune eta hirietako duintasunaren alde… Duintasuna izan dadin mundu berri horren epizentroa.”
Azkeneko berria Apirilaren hasierarekin bat iritsi zitzaigun. Enlace Zapatistan argitaratu zuten komunikatua, Gobernuko Udalbatza Indigena Maiatzaren 26-28 bitartean San Cristobal de las Casas-eko CIDECI-UNITIERRAko instalazioetan bilduko zela plazaratuz.
Beste behin, kontzientzia kolektiboa astindu eta 2018ko hauteskundeetako bozketan haserrea, erresistentzia eta iraultza azaldu daitezen borrokatzen direla azaldu zuten, alderdi politikoekin lehiatzeko inongo interesik ez dutela errepikatuz. Aldaketa bat emateko botere instituzionalean ez dutela sinesten zioten, aurretik landutako antolaketa eta eztabaida eremuen sorreran baizik. Bozketetan irabazi edo ez, garrantzizkoena Mexikoko jatorrizko herriak mugiaraziko dituen prozesu politikoa martxan jartzea zela, aldaketa erradikal bati hasera emango dionari oinarri bat eraikitzea.
“Behetik eta ezkerretik datorren herriaren hitza gara, autonomia epizentroetatik mundua astintzen duen hitza, harrotasunez desberdin egiten gaituen hitza:
Herrialde guztian zehar milaka hildako eta desagertu pilatzen ari diren bitartean, gure herriek babes eta justizia eremuak sortu dituzte.
Jatorrizko herriak lehen eta bigarren hezkuntza eta unibertsitate propioak eraikitzen ari dira, ama lurra babestu eta zientzia, arte eta jatorrizko hizkuntzetan jakinduria zabaldu eta elkarbanatzeko asmoarekin.
Denon ahotsa entzun dadin, batzarretan oinarrituriko gobernu autonomoa eraikiz dihardugu etengabe. Honela, edozein proiekturen aurrean erabaki benetan demokratikoak hartzea da helburua, herriaren hitza kolektiboa izan dadin bermatuz.
Gure lurrak fracking, parke eoliko, meategi, petrolio putzu, gasbide eta oliobideen eraikuntzaren bidez suntsitzeko arriskuaren aurrean defendatzen ditugu, energia burujabetzarako bideak sortuz.
Hazi transgenikoak ereitea ekiditen dugu, gure bizitza eta espiritualtasunaren oinarri den arbasoen aberastasun genetikoa babeste aldera.
Albisteak manipulatu eta egiak desitxuratzen dituzten horien aurrean, komunikazio bide berriak sortu ditugu, berriak ahalik eta garbien zabal daitezen.
Laburbilduz, gu geu naturarekin bat, eta lantzen dugun lurraren parte garela sinesten dugulako, gure lurraldeak defendatzen ditugu. Herrietan autonomian eta autodeterminazioan bizi nahi dugulako ari gara beste mundu bat eraikitzen.
‘CompARTE por la Humanidad’
2017-07-27 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Laister dokumentala ikusgai.
CompArte: artea, erresistentzia eta errebeldia sarean
2017-07-19 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
“CompArte: artea, Kapitalaren eta harresien aurka” jaialdiaren sareko ediziorako deialdia.
Bigarren urtez, EZLN-ek CompArte jaialdia antolatu du ‘bestelako arte bat’-ean sinisten duen pertsona oro gonbidatuz. San Cristobal de las Casas-eko CIDECI-Unitierran lekutuko da jaialdia uztailaren 23tik 27ra eta Oventik karakolera igoko dira azken bi egunak ospatzeko (uztailaren 28-29).
Bien bitartean, bertaratu ezin direnek ere parte har dezaten sareko edizio bat antolatu dute. Hona hemen pasa den astean plazaratutako komunikatua:
“Posible al da bestelako ziber-sare bat? Borrokatu daiteke eremu horretan? Okupatua, lotua, baliogabetua al dago espazio hori? Erresistentzia eta errebeldiarako baliatu daiteke? Sortu al daiteke artea sarean? Nolakoa litzateke, izatekotan? Sareko eta esklusiboki sarearentzat sortua den arteak borroka hutsaldu eta arindu ala indartu egiten du? Arteak saretik Kapitalaren harresiak harramazkatu eta zauritu, murruetan arrakalak ireki ditzake? Birtuala, birtuala al da oinarrian, sorreran ere? Sarea dominazio, hegemonia eta homogeneizaziorako eremua da edo eztabaida eta borrokarako erabili dezakegu? Materialismo digitalaren izateaz hitz egin dezakegu?
Zuek, sareko sortzaile zaretenok, ikusten al duzue ekaitza? Eutsi eta aurka egiten al diozue?
Galdera hauen eta beste hainbaten inguruan erantzunak eraikitzeko –edo deseraikitzeko- gonbita egiten dizuegu, sarean eta sarerako sortutako artearen bidez.
Ongietorri gune autonomoetatik sarean lanean diharduzuenoi, plataforma kooperatibo, open source, software libre, jabetza intelektualeko lizentzia alternatiboak etab erabiltzen dituzuenoi. Ongietorri aurrez aipaturiko kezkak eta antzekoak dituzuenoi. Zuen lana eta antolaketa modua elkarbanatzeko gonbita egiten dizuegu. Bidali zuen link-a CompArte digitalaren sareko erakusketa eraikitzeko.
Oraindik ez duzu zure materiala igotzeko biderik, espaziorik? Kasu honetan gure sareko arte-artxibategi kolektiboan eskegi dezakezu besteokin elkarbanatu nahi duzun hori.
Edonola ere, zuen parte-hartzearen inguruko informazio edo dudekin ondorengo e-mailera idatzi diezagukezue. Sortzaileen izena, lanaren izenburua, deskribapen txiki bat eta irudi bat bidaltzeaz gain, sarean espazio propio bat duzuen (link-a gehitu) edo lana guk igo dezagun nahi duzuen aipatu. Iristen zaigun material oro atal desberdinetan banatuko dugu eta festibala hastean zabaldu.
compas@comparte.digital
Link eta partehartzeak 2017ko abuztuaren 1ean martxan jarriko den ondoko orrialdean zabalduko ditugu.
http://comparte.digital
Ongietorri beraz CompArte-aren sareko ediziora.
Mexikoko hego-ekialdeko mendietatik.
EZLN-ko Sexta-ko batzordea.
2017ko uztaila.”
Errekaleorri elkartasun adierazpena
2017-06-30 // CNI, Errekaleor bizirik, Mexiko // Iruzkinik ez
Indigenen Kongresu Nazionalak (CNI) elkartasuna erakutsi nahi izan die gau eta egun Errekaleorren lanean ari direnei.
Etxebizitza duin bat edukitzeko eskubidea aldarrikatzeaz gain, bizipenak elkarbanatzeko gonbita, besarkadak eta adore-hitzak bidali dizkie Txiapasetik.
Errekaleor bizirik!
https://www.facebook.com/682722851819233/videos/1376963582395153/
Indigenen Gobernu-Udalbiltza osatua
2017-06-23 // CNI, Mexiko, Mexiko hauteskundeak // Iruzkinik ez
71 zinegotzik eta María de Jesús Patricio ‘Marichuy’k osatuko dute 2018ko Mexikoko hauteskundeetara aurkeztuko den Indigenen Gobernu-Udalbiltza.
Maiatzaren amaieran gauzaturiko CNIaren biltzarrean, Indigenen Gobernu-Udalbiltza osatuko duten 71 zinegotziez gain, 2018ko hauteskundeetan haien ordezkari nagusia izango denaren izena plazaratu zuten: María de Jesús Patricio.
Oaxaca, Jalisco, Campeche, Puebla, Txiapas, Quintana Roo, San Luis de Potosí, Sonora, Veracruz, Yucatán, Querétaro eta Mexiko Estatuko (denera 52 herritako) 1482 pertsona elkartu ziren biltzarrean, haien hitzetan « gudaren aurkako udalbiltza » sortzeko helburuarekin.
CIDECI-UNITIERRA ‘Lurraren Unibertsitate’-tik, desjabetzea, heriotza eta sufrimendua jaso duten milaka mexikarrei dei egin zieten, « beldurrik ez izan eta antolatzeko ».
« Ez dugu botererik nahi, aitzitik, dituen arrakalez baliatu eta hura desegiteko asmoa dugu». Hitz hauekin haien norabidea zein izanen den argi utzi nahi dutela zioten, bozkak baino, autogobernu eta autogestioaren bidez, bizitza eta herrien berreraikitzea dituztela helburu hain zuzen ere.
Bertaratutako batek « bozken bila ez bazoazte, zeren bila zoazte? » galdetzean, zinegotzitako baten erantzuna honakoa izan zen:
« Ez dugu han goiko botere ustelik nahi. Aitzitik, bizitza lapurtzen ari zaigun oro salatu, ikustarazi eta zabaldu nahi dugu. Ez ditugu hautetsontziak zaindu nahi, ez gaituzte botoek kezkatzen. Ez dugu gure ordezkariagatik bozkatuko; herrialde hau berreraikitzera goaz, denek jakin dezaten zer gertatzen ari zaion hain mindua dagoen Mexikori ».
Maiatzera bitarte CNIak plazaraturiko komunikatuen laburpena