ARGIAk buletin tematikoak eskainiko ditu hemendik aurrera

argia
0

buletinak montajea

 

Postontzian zuk nahi duzun informazio zehatza jaso ahal izango duzu buletin elektronikoen bidez. Euskara, feminismoa, ekonomia soziala… Aukeratu gai bat eta ez galdu albiste, analisi eta iritzi interesgarrienak.

ARGIAk bere newsletter edo buletin zerbitzua berritu du eta hemendik aurrera, eguneroko aktualitateaz gain, informazioa gaika jasotzeko aukera ere izango da. Abian jarritako sistema honekin, interesekoa duzun buletin tematikora harpidetu zaitezke eta gai zehatz horren inguruko albisteak, iritziak edo analisiak jasoko dituzu aldian-aldian.

Hogeita hamar buletinetik gora daude aukeran oraingoz, gehienak jendartean pil-pilean dabiltzan gai zabalen ingurukoak edo lurraldeari loturikoak. Hauek asteroko maiztasuna izango dute.

Azken ordukoak eta produktu guztiak

Azken orduko alertak eskainiko dituen buletina ere prestatu dugu, ezinbestean jakin behar diren gertaeren berri lehen unetik izango duzu horrela. Euskal Herritik bertako albisteak munduan zabaltzeko sorturiko Argia English kanaleko eguneraketak ere jakinaraziko dira buletin bidez.

 

buletin tematikoak

Horrez gain, e-postaz jaso ditzakezu ARGIAren beste zenbait produktu: astekariaren eta LARRUN hilabetekariaren pdf artxiboak, multimedia kanalera ostiralero igotzen ditugun dokumental eta film laburren informazioa, Bizi Baratzearen webgunean argitaratzen ditugun edukien bilduma, eta umorez kargatutako Beranduegi-ren geziak.

Joera berritzailea

Gaikako buletin pertsonalizatuak, komunikazioa arin eta behar den tokira iristeko errekurtso baliagarria bihurtu dira. ARGIAren buletinak diseinatzeko orduan kontuan hartu ditugu euren webguneengatik nazioartean erreferente diren hainbat hedabideren eskaintza, The Washington Post, The New York Times eta El País kasu.

ARGIAren buletinetan izena emateko sartu www.argia.eus/buletinak helbidean eta bi pauso besterik ez dira behar: aukeratu nahi duzun gaia eta ondoren idatzi zein helbide elektronikora nahi duzun buletina iristea. Postontzira baieztapen mezu bat iritsiko zaizu.

 

izena emateko

Eguneroko buletinera harpidetuta zaudetenok ez duzue ezer egin beharko jasotzen jarraitzeko. Gainerakoek aukera hori sakatu dezakete beste buletinekin batera, hemendik aurrera ARGIAren bidez egunero informatuta egoteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA