Desobedientzia aktiboaren panoramika bat

argia
0

ziztadak
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Saioa Iraolak eta Zigor Olabarriak indarkeria ezatik abiatutako borrokez eztabaidatuko dute Ziztadak dokumentala oinarri hartuta, gaur 19:00etan.

Oraindik zabalik dago osteguna arte Trantsizioak erakusketa Oihanederren; ARGIAren argazki artxiboko aukeraketa baten bidez azken 40 urteetako gertakari eta bilakaera sozio-politikoak islatu nahi izan dira bertan.

Erakusketa ardatz hartuta ARGIAk eta Oihanederrek hainbat ekitaldi antolatu dituzte azaroan eta gaurko bideo-foruma izango da egitarau horretan azkenekoa. Montermoso jauregian Ziztadak dokumentala proiektatuko dute, indarkeria ezaz baliatuz Euskal Herrian izan diren hainbat mugimendutako protagonisten testigantzak jasotzen dituen lana.

Horren ostean eztabaida saioa izango da Saioa Iraola kazetaria eta Zigor Olabarria historialariaren eskutik, desobedientzia eraikitzaile eta deseraikitzaileez. Iraola mugimendu feministan jardun izan da buru-belarri, egun Bilgune Feministako koordinazio lantaldean dabil, bertan desobedientzia zibila eta burujabetza feministaren inguruan ari dira lanean, besteak beste.

Olabarriak Gasteizko okupazio eta auzo-borroketan esperientzia handia bildu du, Eleak-Libre dinamikako kidea da eta egun desobedientzia ardatz duen Lurralde Askea mugimendutik edaten du.

Ekitaldia gaur izango da, azaroak 22, arratsaldeko 19:00etan Oihanederren eta sarrera librea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA