2017ko Argia Sarietarako hautagaiak biltzen ari gara: lagunduko al diguzu?

argia
0

Argia Sariak 2016

Euskarazko komunikazioa eta kazetaritza lan on ugari dira han-hemenka, gero eta lan gehiago ekoizten da eta. Horiek bilatzen laguntzea nahiko genuke.

Urtearen azken txanpan sartu gara eta dagoeneko hasita gaude 2017ko urtarrilaren amaieran banatzen ditugun Argia Sarietako prestakizunekin. Urte osoan egiten dugu saritu gaien bilketa lana, baina Argiako lan taldearen begiak mugatuak dira eta laguntza eskatzera gatoz: zenbat eta begi gehiago begira, zenbat eta proposamen gehiago jaso, are eta hobeto hautatuko ditugu sariak.

Euskarazko komunikazioa saritzen dugu Argia Sarietan, honako ataletan: prentsa saria, irratia, ikus-entzunezkoak, Internet eta sustapen ekintza. Hainbatetan, halaber, Merezimenduzko saria ere banatzen dugu, euskal kulturan edo euskal gizartean nabarmendutako pertsona, lan edo proiektua sarituz. Saritu daitezke lan zehatzak, saioak, sekzioak, hedabideak, pertsonak, proiektuak… eta, jakina, zehaztu behar da zergatik saritu nahi den.

Argiako irakurle, kolaboratzaile, lagun eta hala nahi duten guztiei beren hautagaiak proposatzeko deia egiten diegu ohar honen bidez. Argia Sarietako lotura honetan ikus daitezke azken urte luzeetako sariak.

Bidali proposamenak ondoko e-postara: xletona@argia.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA