“Kooperazioaren arteaz” blog berria ARGIAn

argia
0

ARGIAren blog komunitatea zabalduz doa. Lanki ikertegiak kudeaturik, beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk landuko dituen Kooperarock bloga egongo da irakurgai hemendik aurrera gure webgunean.

Donostia 2016ren baitan abian jarritako Kooperarock proiektuarekin eta Arrosa Irratiarekin elkarlanean, astero ekonomia sozialaren inguruko gai bat jorratuko du blogak, Maider Iriartek Zebrabidea irratsaioko tartean esandakoak aletuz.

Ekonomia feministaz,  kooperatibagintzaren hastapenez edota bestelako kontzeptu subertsibo iraultzaileez hainbat hausnarketa plazaratuko dituzte bertan.

Kooperarock proiektuak kooperatibagintzaren ikuspegi soziala eta oinarriak artearen bidez azaltzeko saiakera da. Horretarako, urte osoko egitarau zabala antolatu dute, ekonomia sozial eta eraldatzaileko eragileekin mahai-inguruak, unibertsitateko ikertegien topaketak eta transmisioa lantzeko hizketaldiak, besteak beste.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA