Argia Egunean ordaindu zure garagardoa ‘txantxiekin’

argia
0

txantxia

Irailaren 20an Oñatin egingo dugun festan moneta soziala erabiltzeko aukera izango da.

Oñatiko udalarekin jorratutako elkarlanari esker Argia Eguneantxantxiak” erabiltzeko aukera izango da txosnan eta ARGIAren postuetan.

Euroarekin baliokidetasun bera izango du txantxiak (euro 1 = txantxi 1) eta txantxitan ordainduz gero kanbioak txantxitan itzuliko dira.

Txantxia 2014ko urrian jarri zuen martxan Oñatiko udalak eta herriko saltoki ugaritan erabili daiteke. Moneta soziala tokiko ekonomiarekiko konpromisoa eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko sortu dute.

Gehiago jakiteko irakurri Txanponaren Beste Aldeak sailean Lander Arretxea kazetariak idatzitako Herritarren konpromisoa txantxitan neurtzen da Oñatin artikulua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA