Arrasaten Argia Egun Txikia larunbatean

argia
2

Arrasateko-Argia-Egun-txikia

Irailaren 20an Oñatin egingo dugun ARGIA Egunak atariko polita edukiko du datorren zapatuan, hilak 12, Arrasateko ARGIA Egun Txikian. Hilabeteotan eskualdeko eragileekin izandako eman-hartuaren fruitu, egun osoko egitaraua prestatu dute Euskal Herrian Euskaraz taldeak kudeatutako Jai Zale tabernako lagunek!

Goizeko 10:30ean hasi eta gaueko ordu txikiak arte luzatuko da egitaraua. Solasaldia herrigintza eta antolaketaz, Doke jokoa, pintxo-bazkaria, talde jolasak, Imanol Epelderen Etxepare Rap kontzertua eta amaitzeko Elvis Caino DJaren emanaldia!

Arrasate inguruko lagunok, lagunduko diguzue zabaltzen?

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA