ARGIAn praktikak egin nahi?

argia
0

Ikasi ofizioa. Ikasi lantaldean aritzen. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, azterketara aurkeztea besterik ez duzu.

Maiatzaren 6an (asteazkena) egingo dugu azterketa, bi lekutan:

  • ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabilioian. Goizeko 10:30ean.
  • EHUko Leioako campusean (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 2. gelan). Goizeko 11:00etan.

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera, azterketa bi lekuetako zeinetan egingo duzun adieraziz. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Hautatuek hiru sasoi izango dituzte aukeran:

2015eko ekainaren 1etik irailaren 30era.

2015eko urriaren 1etik 2016ko urtarrilaren 31ra.

2016ko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendua. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izen emanda egotea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA