Multimedia kanal berria ARGIAn

argia
0

Untitled-1

ARGIAn multimedia kanal berritua erabilgarri da. 2006an sarean euskaraz egindako lehen bideoak egiten hasi ginenetik, bide oparoa egin dugu multimedia lantzen.

Diseinu aldetik berrikuntza behar zuela pentsatzen genuen eta indar handia jarri dugu aurkezpenean, erabilterrazagoa izan dadin. Kanal berrituan erabiltzaileak aise nabigatu ahal izango du edukiaren artean, lanak gaika eta formatuaren arabera filtratzeko aukera izango du. Webgunea gailu ugaritarako moldakorra izango da.

Euskarazko lanak, lan zehatz baten bila joan ezean, Youtube bezalako gune erraldoietan galdu egiten direla uste dugulako eman genion biltoki izaera multimedia kanalari. Erreferentziak sortzeko baliagarri izan zitekeelakoan, film laburrak, dokumentalak, bideo herrikoiak, ekitaldiak eta solasaldiak biltzen hasi ginen, baldintza bakarrarekin: euskaraz izatea.

Web Telebisten kanala ere ireki dugu. Bertan euskarazko WebTB saioak bilduko ditugu ondo sailkatuta, hauei zabalkundea eta erreferentzialtasuna irabazten lagundu asmoz. Datozen egunetan bideo gehiago igotzen joango gara!

Diseinua eta garapena ARGIAren taldeko Iametzak egin du.

joxeans

Untitled-3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA