Harpidedunoi esker, independenteago gara egunero

argia
0

Gure proiektu komunikatiboaren oinarri nagusia zarete ARGIAren harpidedunak. Gure sarea osatzen duzuen norbanako eta eragileek bermatzen duzue proiektuaren independentzia. Bai izaeraz, bai balioei dagokionean, eta nola ez, baita maila ekonomikoan ere. Zuen babesak egiten du posible egunero ARGIA. Horrexegatik eskerrak eman eta tartean-tartean, zuen ekarpenari esker egiten duguna konpartitzen hasi nahi dugu. Hemendik aurrera, horretarako baliatuko dugu ARGIAren Barrenak izeneko txoko hau.


Proiektuaren oinarria zaretela harpidedunak, baina batez ere, gure jarduna norabidetzen duen iparra zarete. ARGIA, berau egiten dugun guztion inplikaziotik garatzen dela sinesten dugu eta horretan sakontzea dugu helburu. Irautea eta eragiten jarraitzea, horretan jarri nahi ditugu indarrak. Eta bide horretan zuek ere lagun zaituztegula sentitzen dugu. Horregatik, zuekin harremanak sendotzea da azken aldian gure buruari jarri diogun erronka nagusienetako bat. Pausuz pausu egingo dugu bide hau, eta horretarako aukerarik ez da faltako aurrerantzean.

Zuen ekarpena, babesa eta partea hartzea berebizikoak dira. Azken urtean aurrera atera ditugun ekimen eta egitasmoak zuei esker garatu ahal izan ditugu. ARGIAren argi-izpiekin, kolore anitzetako errealitateak islatu ditugu 2014an zehar eta jarraian zerrendatu ditugu esanguratsuenetako batzuk. 2015ean ere iraun eta eragiten jarraitu nahi dugu eta zuek bide-lagun izango zaituztegula espero dugu.

Eskerrik asko zuen babesagatik!

Zuri esker 2014an hau guztia egin dugu:

Argia Eguna Usurbilen: Gure balioak elkarrekin praktikan bizitzeko eguna.

argia-eg
• Durangoko Azokaren harira, #darpidegu harpidetza kanpaina arrakastatsua
Kike Amonarrizen “Azken Txorakikeriak” liburuaren argitalpena
“Gure esku dago”: giza-katearen jarraipena egiteko medioen arteko elkarlanaren sustatzaile.
ARGIA English kanala martxan, nazioartean Euskal Herriaren berri emateko.
Prekarietatearen aurpegiak eta Auzolan esperientziak sailak argitaratu ditugu astekarian urte osoan zehar.
• Hainbat ekimenen zuzeneko jarraipena egin dugu:
o Ondarroako Topaketa Feministak
o Herri Harresiak
o Zestoako TS Fundicionesen langileen egindako itxialdia
o Iruñeako abortu eskubidearen aldeko manifestazioa

2014hautatuak

Bidea urratu duten bertsoak liburuxka plazaratu genuen

• 2014ko urtarrileko Presoen Euskal Herriratzearen aldeko manifestazioaren posterra.

• Euskarazko kalitatezko kazetaritza seinalatzen duten ARGIA Sariak.

Europako herrien mapa kaleratu dugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA