High Alaitasuna
Hasiera »

Nevermind, Leonard Cohen

2014-10-10  //  Diskoak  //  Iruzkinik ez

Miguel Esteves Cardoso kazetariak dio bere Explicações de Português (2001) liburuan:

“Tive a sorte de passar dos dias com Leonard Cohen, meu ídolo há vinte e cinco anos. Manda-me faxes, aos quais, por timidez, nunca respondi. O primeiro que recebi dizia somente ‘And yet…’. Cohen tinha ficado fascinado pelo hábito português do todavia, porém, no enquanto. Expliquei-lhe que, na nossa cultura, nenhuma afirmação era completa. Ele dizia: ‘Este Bloody Mary está óptimo!’ E eu respondia: ‘E no entanto…’ Ele ria-se e acrescentava: ‘E, no entanto, o anterior estava melhor…’”

Bai, hemen ere badakigu zer den hori: “Eta, bestalde, aurrekoa hobe zegoen.” Batzuetan horixe sentitu izan dut Leonard Cohenek disko berria ateratzen zuenean: “Ona da, baina bestalde…” Ez oraingoan, ordea. Disko berri hau, Popular Problems, laburra izan arren oso ona da. Old Ideas, The Future, edota I’m Your Man diskoen pareko une batzuk ditu. Kantu zaharragoak ere, The Partisan esate baterako, gogorarazi dizkit. Baina kantu horretan frantsesez kantatzen bazuen, Nevermind honetan kantugile judutarrak arabiera aukeratu du partaide gisa. Salam, salam! Juan Luis Zabalak osorik noiz itzuliko, euskarazko bertsio libreari ekin diot…
(gehiago…)

BAB (Itxaro Bordaren poema islandiarrak, 1)

2014-10-03  //  Islandiera ikasten, Poemak  //  Iruzkinik ez

Islandiara iristen, 2013ko irailan

Islandiara iristen, 2013ko irailan

Biarritz-Anglet-Baiona? Ez: Breaking Artic Bounds, Itxaro Bordaren liburu berrian (Zure hatzaren ez galtzeko, Elkar, 2014) azken zazpi poema biltzen dituen izenburua. Muga guztiak apurtzen dituen liburu aberats eta deskribaezin honetan, bere poesia a-soziala dela dio poema batek, baina (Ignazio Aiestaranek esan duen moduan) poesia soziala da, basatia baina ez bakartia, 100% Basque trikuei buruzko topikoak aise gainditzen dituena: “Hogeita zazpiko aditzekiko herritar uherra naiz / Hitzen erdiak gainera erdaraz baino ez ditudala ezagutzen.” (gehiago…)

Gizonezkoek izkiriaturik ene poema feministak

2014-09-28  //  Filmak, Poemak  //  Iruzkinik ez

Pikuei buruzko D. H. Lawrenceren poema irakurtzen nengoela (hemen), konturatu nintzen egon badaudela poema feminista batzuk gizonezkoek egindakoak. Gaitzerdi! Hauxe da nire gogokoenetako bat, agian liburua Billy Collinsek berak sinatu zidalako. B serieko zientzia-fikziozko filmak ikusi dituenak jakingo du poemak zertaz diharduen. Beste adibide bat ezagutzen baduzu, esan! (gehiago…)

Leonard Cohen, abertzaletasuna eta paleto izateari beldurra

2014-09-20  //  Diskoak  //  Iruzkinik ez

LeonardCohen_Popular-Problems-coverBihar da Leonard Cohen-en eguna, irailaren 21a: laurogei urte beteko ditu. Zorionak, Jikan! Udazkena ekarriko digu Montrealeko kantagileak, baita disko berria ere: Popular Problems izenekoa, The Guardian-en entzungarri. Aste honetan bertan disko hori aurkeztu zuen Londresen, eta ekitaldian bertaratutako kazetariei erantzun zien. Espainiako kazetari batek –nola ez!– galdetu omen zion Eskoziako independentziaz.

Zer erantzun zion Cohenek espainiarrari? Lasai eta irribarretsu (ba al dago munduan gizon dotoreagorik?), bera “abertzale harroa” dela baina auzi horretan ez zuela alde bata ala bestea bultzatzeko beharrik esanez. Eta honako hau gehitu zuen: “Jendea ari da saiatzen beren bizitzak esanguratsuak izan daitezen … zentzuduntasuna eta autoestimua lortzeko borrokan engaiatuta daude.” (Aipua ez dator muturreko egunkari eskoziar batetik, Guardianetik baizik.) (gehiago…)

Zinema eta ideiak, Zinemaldiaren aurrekoa

2014-09-13  //  Filmak, Opera  //  Iruzkinik ez

img_18841Badator Zinemaldia. Ostegunean hasiko da, baina aurretik Donostian zerbait berria izango dugu. “Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna” zikloa estreinakoz burutuko da San Telmo Museoan eta EHU Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Proiektu honen sukaldean egon naizen arren, esan behar dut euskarazko izenburua ez zait asko erakartzen.

Roberto R. Aramayoren ideia zen gaztelaniazko “Ideas de cine y cine con ideas”, baina literalki itzulita ez du graziarik. Behin pedante edo eusnob jarrita, nik proposatuko nuke ZINoEMA: “noema” hitza antzineko νόημα-tik dator, ustea, edo zerbaiten inguruan uste dena. Eta hori da egin nahi duguna: zinemaren inguruan pentsatu eta mintzatu. Euskaraz ere bai: asteartean Irati Jimenez, Iratxe Fresneda eta Koldo Almandozekin egingo baitugu mahai-inguru bat, zinema eta narrazioaren arteko harremanak eztabaidatzeko. (Hori arratsaldean, San Telmo Museoan; goizean Fermin Muguruza etorriko zaigu Fakultatera.) (gehiago…)

Gizona hirian

2014-09-04  //  Fadoak, Poemak  //  Iruzkinik ez

Dakizuenez, oporretan Portugaleko iparraldean ibili naiz, eta hango poeta garaikide handienetako bat ezagutu dut: Manuel Alegre. Miresgarria iruditu zait bere azken bilduma, Nada está escrito [Ezer ez dago idatzita], eta hemen paratu ditut hango bi poema. Baina Alegre ez da poesiara heldu berria; bere lehenengo liburua, Praça da Cançao [Kantuaren plaza], duela 49 urte argitaratu zen. Zentsurak galarazita, bere poemak Zeca Afonsok eta beste kantari batzuek musikatu zituzten. Alegreren poema “Uma flor de verde pinho” Carlos do Carmo fadista ezagunak kantatu zuen 1976ko Eurovision lehiaketan. YouTube Preview Image (Hemen do Carmoren “Um Homen na Cidade”, Carlos Sauraren Fados filman. Hitzak ez dira Alegrerenak, Ary dos Santos poetarenak baizik.)

Nada está escrito (Lisboa, D.Quixote, 2014)

Nada está escrito (Lisboa, D.Quixote, 2014)

Idazle eta politikari gisa eman du bizitza osoa Alegrek; 2006. urtean aurkeztu zuen bere burua Portugaleko Errepublikako hauteskunde presidentzialetan. Milioi bat bozka baino gehiago lortuta, bigarren gelditu zen.

Kapelaren birjaiotza

2014-08-29  //  Fadoak, Poemak  //  Iruzkinik ez

Viana do Castelon ikusitakoa

Viana do Castelon ikusitakoa

Bukatu dira nire oporrak. Aspaldiko partez azken astebetea Portugalen eman dugu eta saudadez beterik itzuli naiz. Baina nire fado ez da tristea, kontsolatu naiz herriak berdintsu irauten duelako. Oi, Portugaleko dotorezia eta soiltasuna. Kafea eta ogia eta ibaiak eta hondartzak. Oraindik ere kapela buruan zeramaten pertsonak ikusi ditut kalean, eta akordatu naiz “The Death of the Hat”, Billy Collins AEBetako poetak bere aitari idatzi zion elegiaz (Picnic, Lightning, University of Pittsburgh Press, 1998). Ez, kapela ez da hil. Portugalen bizi omen da. (gehiago…)

Manuel Alegreren bi poema Errotarrak

2014-08-25  //  Poemak  //  Iruzkinik ez

IMG_4652

Hainbat liburu kanpineko mahaian

IMG_4596

Âncora ibaia

Aurreko sarreran Cíes uhartetan banengoen, gaurko honetan Minhoren bestaldean nago, Âncora izen ezin ederragoko herrian, ibaia eta itsasoaren artean. Viana do Castelon eguna eman dugu eta handik itzulitakoan Atlantikotik etorritako laino batek ekarri du zirimiria, kanpina hodeitxo more batean bilduz. (gehiago…)

Asmakizuna

2014-08-23  //  Paisaiak  //  Iruzkinik ez

IMG_4499

Uhartea erle bat da
                                    Galizan
Europako bekoki zimurtuan

uhartea txoria da
                                 gosetia
kirrinki-karranka guri begira

uhartea etxe bat da
                                   beteta
hippy guztiak akabatu zituzten-eta

uhartea parkea da
                                  naturala
mugikorren populazio handikoa.

19. mendeko alaitasuna

2014-08-16  //  Opera  //  Iruzkinik ez

Atzo itzuli zen La Bohème, operarik donostiarrena (19. mendeko Parisen gertatzen da, hamabostaldian gehien errepikatu den opera, bertan erretreta eta danbor nagusia ere aipatzen dira…). Tragedia dela diote, opera tristea, amaiera zoriontsurik gabekoa. Ez, nik uste. Alaitasunari buruzko lezioa iruditu zait niri, alaitasuna Kierkegaarden moduan ulertzen badugu behingoz: (gehiago…)

10 / 13«Aurrekoa89101112Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

@ESKUEZKERRAZ TWITTERREN

@eskuezkerraz(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Ura: kale irakurraldia
  • Paterson-Collins
  • Ahots Baten sormen egonaldian
  • Oroimenaren botika
  • Bihotzeko fonoteka

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA