Zinemalia
Zinemaldiari Donostiako “D” letra kenduta, Zinemalia geratzen zaigu: goyarik eta glamourrik gabeko zine animaliak, zine gosea ase nahian. Nola ordea? Hernaniko hainbat lagunek eskatuta, euskal zineari ziklo txiki bat eskainiko dio udalak. Txikia bada ere, badu atzean lana, eta eskertzekoa. Otsailaren 5ean abiatuko da Biteri kultur etxean, 19:30tan. Gure oroitzapenak film kolektiboa ikusteko aukera izango dugu, dohainik eta hainbat egileekin, baita ondorengo solasaldia egiteko parada...
Read MoreZinema berdintasunean
Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez, Islandia da herrialde garatuenetako bat. The Guardianen arabera, munduko tokirik feministena. Hala ere, ez da erraza izan; horraino iristeko hamaika ekintza egin izan behar dituzte eta gauza asko oraindik lortzeke daude. Esate baterako, zinemagintza parekidea. Nire azken bisitan, 2015eko maiatzean, Reykjavíkeko portuan dagoen museoaren kanpoaldean zera ikusi nuen: Guerrilla Girlsen afitxa honek salatzen du azken urteotan...
Read MoreZinema-noema: Europa, gatazkak eta musika
“Noema” hitza Greziako νόημα-tik dator eta “pentsamendua” edo “ustea” esan nahi du. Zinemaldiaren aurrean, zer pentsatzen dugu zinemaz? Galdera horren bueltan, San Telmo Museoarekin elkarlanean, hirugarrenez Zinema-noema elkarrizketa zikloa abiatu dugu. Asmoa da zinemazale bai baina zinemagile ez diren hiru lagunekin zinemaz aritzea, beren esperientziatik abiaturik, hiru solasaldietan. Lehenengo mahai inguruan Europari buruz jardungo dute hainbat filosofoek; 2. elkarrizketan,...
Read MoreLapur banden zinema ala sormena
Joan den urtarrilaren 23an ekitaldi ugari egon ziren Donostian, ez bakarrik Hansel Cerezarena. Ikusi nituen biak, behintzat, arrakasta handikoak izan ziren: Harkaitz Canok, Ainara Gurrutxagak eta Iban “Amorante” Urizarrek Anne Sextonen poemak zoragarri ekarri zizkiguten; horren geroztik, Donostiako kaleetan zehar ikusi genuenak irreala zirudien. Egiara joan ginen eta txikiegi geratu zen hango Apal Estudioa, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe eta Mari Luz Esteban ikusi eta entzun nahi zituzten...
Read MoreGazal bat J.S.rentzat
Jatorrizko gazalak (edo ghazalak) Arabiako 7. mendean idatzi ziren, edo are lehenago. Beraz, gazala dugu Europako eta Ekialde Hurbileko forma poetikorik zaharrena, sonetoa baino askoz zaharragoa. Formari dagokionez, gazal bat bost distiko baino gehiagorekin osatzen da, elkarren arteko hari narratiborik gabe. Distiko bakoitzean, errima bakarra dago eta jarraian lelo bat (kasu honetan, “-a” eta “gurea”). Lehenengo distikoan, errima eta leloa bi bertso-lerrotan agertu behar dira;...
Read MoreIparraldeko argia
Zinemaldiaren bezperan, berriz ere San Telmo Museoko solasaldian elkartu ginen. Ederki jaso du gaur Juan Luis Zabalak han entzundakoa, eta Xabier Berzosak esandako zerbait Anjel Lertxundik ere komentatu zuen Berrian: “Inarritu, Del Toro edo Cuarón zuzendari mexikarrek ingelesez egindako filmak mexikarrak dira? Arturo Ripstein zuzendari mexikarrak garbi dauka: ‘Pelikulak bertan egiten diren hizkuntzakoak dira’, eta hizkuntza horri egiten diote eta hizkuntza horretatik barreiatzen dute...
Read MoreZinema eta biografia: Danele Sarriugarte, Cristina Lasa & Harkaitz Cano solasean
Zer da benetako askatasuna? Zer da ondo hezi edo heldu izatea, zer da pentsatzen jakitea? Blog honetan jarri nuen hitzaldian, David Foster Wallace idazle estatubatuarrarentzat benetako hezkuntzaren balioa “ongi egokitua” (well-adjusted) egoten ikastean datza. Norbera gauzak ikusteko era aldatzeko gai izatea da benetako hezkuntzaren helmuga. Bestela, DFWren arabera, behin eta berriro erortzen gara gure munduko “hasierako konfigurazioan”: norberekeria, kontzientziarik eza,...
Read More
Iruzkin berriak