Baratza eta errepidea
Duela gutxi Berria egunkarian, Patxi Zubizarretak aipatu zuen Ruben Alves idazle brasildarrak mundua hitz bakar batekin laburbiltzen ahal zuela: jardim hitzarekin, alegia, lorategia edo baratza esan nahi duen hitzarekin; idazle horren aburuz, baratza zela “zoriona, armonia, maitasuna eta edertasunaren irudia”. Hala izan da mendebaldeko zein ekialdeko literaturan, baita euskal poesian ere. 1931. urtean, Lizardik bere arbasoen baratzeri poema bat eskeini zion, “Asaba zaharren baratza”...
Read MoreBasoaren eta zeruaren kartografiak
Udaberriarekin batera esnatzen dira Euskal Herriko basoak. Udaberriak basoaren koloreak garbitzen eta areagotzen ditu, paisaiaren tonalitate kromatikoa aldatzen du. Errepideko zuhaitzak loratzen hasi berri direnean, garai aproposa da autoa utzi eta basoan barrena ibilaldia egiteko. Horixe da gaurko gure proposamena Lizardiren baratzeko “Paisaiaren poetikak“ atalean, non Jon Gerediagaren eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren poema bana irakurri ditugun. Pasioan begiak zorrozteko aukera...
Read MoreKostalde hauskorrak eta kolorezko hiriak
Futbola dela eta, iragan larunbatean bertan behera geratu zen Lizardiren baratzeko saioa Euskadi Irratian. Baina hurrengoan, martxoa bukatu baino lehen, Paisaiaren Poetikak ataleko hurrengo alea aireratuko dugu. Hona hemen otsailekoa, Bernardo Atxagaren eta Kirmen Uriberen poemekin osaturik, itsasoari eta paisaia urbanoari eskainia, bideoak eta guzti. Paisaian bizi gara, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar eraiki dugun paisaian. Gehienetan baina, arrainari urarekin gerta ohi bezala, ez dugu...
Read MoreIkurriñaren lekuak
Zein da lehenengo bertsolerroan ikurriña bat margotzen duen euskal poema? Galdera horri erantzuna eman genion Lizardiren baratzean Paisaiaren Poetikak izeneko lehenengo atalean. Erabilitako gidoiak hemen jarriko ditut, Euskadi Irratian aireratu ahala; Jose Luis Padron eta Iñigo Astiz-en laguntzari esker, hona testua. Joan den udan telesail berezi bat ikusi nuen BBC katean: A Poet’s Guide to Britain, “Poeta baten Bretainia Handiko gida”. Owen Sheers poeta galestarra da telesaileko...
Read More
Iruzkin berriak