Poetika bat
Zer da poesia? Erantzun ugari daude, poetak beste, eta asteburu honetan berri bat aurkitu dut, Logroñon. Hona hemen Rafael Pérez Foncea-ren arrapostua, bere Los ojos grandes liburutik hartuta eta bat-batean itzulia: Poetika Zera hori zen, batez ere hori, mutiko baten begiradarekin ia heltzen ez zaion ateari heltzeko ilusioa. Hitzek belarrian egiten zuten soinu magiko hori ere bazen (esanahia galtzeraino batzuetan errepikatzen zuen hitz solte bat). Pertsonekin ezin zen modu batez munduarekin...
Read MoreTabakaleran
Aste honetan Tabakalerako proiektu kulturalari bisita egin diot eta, besteak beste, Andrekale film-instalazioa ezagutu dut. Bai, Hernani dugu Donostialdeko (eta aurten, Europako) erreserba espirituala, eta hori pozgarria da, baina edukiaz aparte, eraikinak berak eta haren inguruko oroitzapenak harrapatu naute. Bere garaian Mundaizerako bidean hortik pasatzen nintzen egunero eta orduko Tabakalerari zerion tabako beltzaren usainarekin oraindik akordatzen naiz. Horrek gogorarazi dit Billy...
Read MoreBabeserako kopiak eta Diogenes sindromea
Zer egin oroitzapenekin? Zein leku dute gomutan? Nola baldintzatzen dute gure gaurko bizitza? Besteak beste, horrelako galderetan murgildu da Goizalde Landabaso bere poema liburuan (Babeserako kopia, Elkar, 2015). Hona hemen adibide gogoangarri bat: GELA BARRUAK Izeko artista hark pailazo bi pintatu zizkidan umetan. Gurasoek ohe aurreko horman eskegi zituzten. Beldurgarriak ziren pailazoak. Gauero begi margotu haiek mehatxuz begiratzen zidaten. Amets gaiztoekin oheratzen ikasi...
Read MoreErantzun berantiarra
Nola egiten da poema bat? Atzoko Sautrelan, Hasier Etxeberriak galdetu zidan idazteko nire metodoaz. “Nora zoaz?–Sagarrak dakartzat” eginez erantzun nion, tamalez, eta geroztik galdera bueltaka nabil. Atzoko nire erantzuna zen: idazten dut irakurtzen dudalako, baina hori ez da istorio osoa. Orain esango nuke askotan poema bat idaztea erreakzio moduko bat izaten dela nire kasuan. Zerbait entzuten dut, edo zerbait ikusi edo irakurri, dela dantza bat dela dantzari buruzko iruzkin bat,...
Read MorePoesiaren gauza galdua eta aurkitua
Egoko Konfederazio Hidrografikoan ere, batzuetan euri handiak datoz eta urak gora egiten du uholdea gertatzeraino. Hori ez da beti txarra; Niloren uholdeak, Egiptorako ongarri. Nire autohidrografian ur maila nahiko altua izan dut aste honetan, Urumearenaren pare ia. Asteazkenean Euskadi Irratiko Arratsean egon nintzen, trakets baina pozik, Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanorekin. Dire Straitsetik Björkeraino eraman gintuen solasaldiak eta zerbait ikasi nuen. Nekanek “Autohidrografia”...
Read MoreMax Jacob-en 12 mahats ale
Leku handia da Iruñeko Katakrak. Besteak beste, bere katalogoaren kalitatearengatik. Mokau bat jatera sartu ginen eta, hara hor, RIALPek argitaratutako liburu bat, Katakrak batean! Opuseko liburudendak ez dira horren anitzak, ziur nago. Baina hala eta guztiz ere pozten naiz, bestela ez nuen ezagutuko Max Jacob poeta, idazle eta margolaria. Picasso, Braque, eta Cocteauren laguna zen Jacob; judua jaiotzez, katolikoa hautuz, Gestapok atxilotu ondoren Drancy kontzentrazio esparruan hil zen...
Read MorePoesia gizarteratzeaz
49. Durangoko azokarako Berriak egindako liburuxka berezian, Itxaro Bordak argitu zigun zer esan nahi zuen bere azken poesia a-soziala dela zionean: “izan liteke ez duelako parte hartzen mugimendu sozial edo poesia sozial mugimenduan, parte hartu duelakoan eta abandonatu duelakoan taldea, edo kanporatu dutelakoan, eta, azkenean, mugimendu poetikoetatik kanpo izan da”. Ados: bakartasuna, gabetasuna eta biluztasuna, bai. Baina horrek ez du esan nahi bere poesia ez dela gizarteratzen. Itxaro...
Read MoreDonostiako lau gabarrak, Ean
Autoaipua zilegi balitz, gogoko ditut poesia zuzeneko emanaldiak non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat une eta leku zehatz batean garrantzia duena aukeratuta. Horregatik ez nuen galdu nahi Koldo Izagirreren errezitaldia Eako poesia egunetan. Parisen bizi naiz (Susa, 2013) bere poema liburu paregabeak ertz eta min asko ditu, bazter eta hitz jolas ugari (baina ez dira jokoak, Koldok berak argitu zigun lez), eta giza labirinto horretan hari baten bila igo nintzen Eako...
Read MoreKaleidoskopia eta teleskopioa
Otsailaren amaieran, Aurelia Arkotxak tokia eta data idatzi ditu (Lekunberri karrika 5, 1987-II-20), poematik postala edo argazkia aterako balitz bezala. Poema minimalista da, deskribapen hutsetan oinarritua, eta ez dago Japoniako haikuen estetikatik urrun. Arkotxaren lehenengo poesia liburuan aurkituko dugu, Atari ahantziak (Pamiela, 1993) izeneko liburuan hain zuzen. Aureliari beste euskal poema bat izendatzea, gure bildumako azken izango dena, eskatu diodanean, ezustekoa gertatu...
Read MorePortua eta kalea
Maiatzean gaude, eta euskal poesiaren ibilbidean lan itzela egin duen aldizkari eta argitaletxe batek ere ‘Maiatz’ izena du. Poesia nekez helduko zaio publikoari, argitaratzailerik gabe; horregatik Xabier Mendiguren idazle eta editoreari eskatu diogu euskal literaturako paisaia kutun bat izenda dezan. Eta hark, Koldo Izagirre ekarri digu, euskal poesiako figura nagusienetako bat; zehazki, Susaren bidez, 1997an argitaratutako Non dago Basques’ Harbour liburuko lehen poema: “Umea...
Read More
Iruzkin berriak