Denboraren bila berriro
Astero idatzi nahi nuen hemen, baina ezin izan dut. Aste hau gogorra izan da, bai. Idaztea gogoko dut eta ez zait nekoso egiten; kosta egiten zaidana da idazten hastea. Agian zahartzen ari naiz. Agian denboraren bila joan beharko nuke. Hasteko, Alain de Bottonen liburua hartu dut, How Proust Can Change Your Life (Picador, 1997; badaude gaztelaniara eta frantseserako itzulpenak). Bertan topatu dut aipu bat zahartzeari buruz: “zahartu ahala, maite gaituzten guztiak hiltzen ditugu,...
Read MoreMax Jacob-en 12 mahats ale
Leku handia da Iruñeko Katakrak. Besteak beste, bere katalogoaren kalitatearengatik. Mokau bat jatera sartu ginen eta, hara hor, RIALPek argitaratutako liburu bat, Katakrak batean! Opuseko liburudendak ez dira horren anitzak, ziur nago. Baina hala eta guztiz ere pozten naiz, bestela ez nuen ezagutuko Max Jacob poeta, idazle eta margolaria. Picasso, Braque, eta Cocteauren laguna zen Jacob; judua jaiotzez, katolikoa hautuz, Gestapok atxilotu ondoren Drancy kontzentrazio esparruan hil zen...
Read MoreZaharrari gorazarre
Eguberria haurren garaia omen, baina egun hauetan batez ere adineko jendea dut gogoan. Alde batetik, Gabonak bizi-iraupenaren ospakizuna iruditzen zaizkidalako: eguzkia ez da hil. gu ere ez, gutxienez gutako batzuek beste urte batetik bizirik ateratzea lortu dugu… Bestalde, nekearen nekez zahartuta sentitzen naiz urtaro honetan. Zahartzaroa idealizatu gabe, badago zer ikasi edadetuei begiratuz gero. Adineko jendea dira survival tekniketan gure benetako adituak; haren egoera eta jarrera...
Read MoreSimon Armitage-ren kasu misteriotsua
Aski ezaguna da Fernando Pessoaren poema, “Autopsikografia”. Honela hasten da Iñigo Roqueren bertsio borobilean: Olerkaria itxurazale hutsa duzu. Hain dago itxurakeriari emana, non min-itxurak egiten baititu zinez mina duen arren, jauna. Arrazoi ote du Pessoak ala gehiegikeria bat da poeman dioena? Mina edo gaitzaren itxura dena, ez da mina edo gaitza bera? Pello Zubiriari esker, azken asteotan beste poema bat gogoan izan dut etengabe, Simon Armitage poeta ingelesak bere Book of Matchesen...
Read More
Iruzkin berriak