Donostiako lau gabarrak, Ean
Autoaipua zilegi balitz, gogoko ditut poesia zuzeneko emanaldiak non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat une eta leku zehatz batean garrantzia duena aukeratuta. Horregatik ez nuen galdu nahi Koldo Izagirreren errezitaldia Eako poesia egunetan. Parisen bizi naiz (Susa, 2013) bere poema liburu paregabeak ertz eta min asko ditu, bazter eta hitz jolas ugari (baina ez dira jokoak, Koldok berak argitu zigun lez), eta giza labirinto horretan hari baten bila igo nintzen Eako...
Read MoreAtzo ilargi betEAN
Eako poesia egunetatik etorri berria naiz, eta oraindik ez dira amaitu. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiet antolakuntzan ibiltzen diren guztioi. Kontatzeko asko dut baina orain gogoan iltzatuta daramadana da Laura Mintegirekiko elkarrizketa bat, Karmelo Landa lagun zuela, gaueko ordu txikitan, argazki hau egin ostean. Hitz egin genuen euskaraz “faltan hartu” esateko aditzaz, eta hori konpontzeko Laurak proposatuko hitzaz; horren gainean hauxe idatzi dut etxera...
Read MoreNola idatzi amodiozko poemak (ia) erromantizismoan erori gabe
Errezetarik ez, noski. Baina aste honetan bi poema maitasunaren inguruan irakurri ditut eta hemen paratzea otu zait. Lotsarik gabe, ikusgai. Lehenengoa, oraindik itzuli ez dudan Mailu isila (Alberdania, 2003) liburutik. Honelaxe dio Juan Kruz Igerabidek: Hezur-muinetik maitatu, ez bazterretik, ez halako trebeziaz non maitasuna joan eta trebezia hutsa geratzen den. Ezti edo ozpinetik honaxeagoko amodioa, aingeruetatik eta deabruetatik honaxeagokoa, txirotasun zein aberastasunetik...
Read MoreUnibertsitatea eta ezjakintasuna
Aste honetan defendatu dira Gradu Amaierako Lanak (GAL ordez, GRAL izena dute), eta ondorioz Boloniako lehenengo egresatuak ditugu Fakultatean. 4 urteotan gauza asko aldatu dira, beste batzuk ez. Ospatu beharrekoa ospatzeko, liburutegian sartu naiz liburu baten bila eta (ohi den bezala) beste bat topatu dut: Juan Kruz Igerabideren Maisu isila (Alberdania, 2002). Eta han honako poema hau: UNIBERTSITATEAN, KLASE BAT EMATEN Deus ez dakit dakidan oroz. Arbelari buruz itzuli naiz; lepoan dauzkat...
Read MoreTractatus eta Borroka Kluba
Berandu iritzi nintzen sinekdokera (hots, Donostiako liburutegiko sotora) baina Juan Luis Zabalak aurkezpenaren berri eman du Berrian, eta han irakurri dut Jule Goikoetxeak esandakoa bere Tractatus (Susa, 2014) dela eta. “Edozein jarrera etiko edo politikoren atzean beti dagoela esperientzia estetikoa edo sentsibilitatea” azaldu du eta ados nago. Baina liburua irakurtzean arreta piztu didana ez da hori izan, baizik eta subjektuaren kontraesanen gaia nola jorratzen duen. Asperduraren eta...
Read MoreHondakindegia Mikelazulon
Poesia liburuek bere egileari buruz hitz egitean –zer litzateke lirika bestela?–, berarekin konpartitzen dugun egoeraz ere mintzo dira: “hau izan zen bere garaia, hau bere lekua” esaten digute. Baina poesia liburu baten barnean irakurketa posible asko daude, gutxienez poemak beste; horregatik dira hain esanguratsu poesia zuzeneko emanaldiak, non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat garrantzia duena aukeratuta. Hala ikusi dut behintzat asteburu honetan...
Read MoreNegua Iruñean, udaberria Leonen
Gaskoiniako Landetan, Leongo lakuaren eta itsasoaren artean, Courant d’Huchet izeneko natura erreserba dago. Hortik igarotzen dira euskaldun ugari oporretan, eta bertatik abiatzen da Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat narrazioa. Lakuaren ertzean interpretazio gune bat zabaldu dute, eta bertan bisitariek dute ibilbide berezi batez gozatzeko eta ikasteko aukera: 7 paisaien bidea. Egurrezko zazpi zutoinek seinalatzen dute mikropaisaien kokapena; zutoin bakoitzean, kaleidoskopio batek...
Read MoreBaratza eta errepidea
Duela gutxi Berria egunkarian, Patxi Zubizarretak aipatu zuen Ruben Alves idazle brasildarrak mundua hitz bakar batekin laburbiltzen ahal zuela: jardim hitzarekin, alegia, lorategia edo baratza esan nahi duen hitzarekin; idazle horren aburuz, baratza zela “zoriona, armonia, maitasuna eta edertasunaren irudia”. Hala izan da mendebaldeko zein ekialdeko literaturan, baita euskal poesian ere. 1931. urtean, Lizardik bere arbasoen baratzeri poema bat eskeini zion, “Asaba zaharren baratza”...
Read MoreB plana
Berrian gaur bertan Anjel Lertxundik sinatu duen Barcenas-i buruzko zutabeak aho bete hortz utzi nau, bikaina baita, eta bere adibideari jarraitzeko gogoa piztu zait, baina ez prosan. Bestalde, gaur Hernanin dantzari eguna ospatu dugu, aurreko asteburuan bezala. Orduan honako hau grabatu nuen eta gure karrikak alaitzera Iparraldetik etorri ziren dantzariei omenaldi txiki bat egin nahi izan diet. (Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzue lurrean beirazko edontzia.) Behenafarrako bandera*...
Read MoreSaturraranetik X-era (asmakizuna)
Lizardiren Baratzean (Jose Luis Padronek aurkeztutako poesiari buruzko saioa, larunbatero Euskadi Irratian) zazpi ataleko kolaborazio labur bat egiten ari naiz. Hilean behin, saio bakoitzean euskal poema garaikide bat aurkeztu eta aztertzen dut, eta haren egileari beste poema bat izendatzea eskatzen diot (berea ez dena), hautaketaren zergatiak azalduz. Poema guztiek izan behar dute paisaiarekiko lotura bat, nolabait lekua (zentzu zabalean) gaitzat hartuta. Helburua da poema kate horren bidez...
Read More
Iruzkin berriak