Poesiaren gauza galdua eta aurkitua
Egoko Konfederazio Hidrografikoan ere, batzuetan euri handiak datoz eta urak gora egiten du uholdea gertatzeraino. Hori ez da beti txarra; Niloren uholdeak, Egiptorako ongarri. Nire autohidrografian ur maila nahiko altua izan dut aste honetan, Urumearenaren pare ia. Asteazkenean Euskadi Irratiko Arratsean egon nintzen, trakets baina pozik, Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanorekin. Dire Straitsetik Björkeraino eraman gintuen solasaldiak eta zerbait ikasi nuen. Nekanek “Autohidrografia”...
Read MoreAresti eta biok (kasu, autopunpa!)
Erabat lotsatuta nago. Mikel Asurmendik bere blogean Arestiren bidean kokatu nau eta, zer esango dudan, laudorio ikaragarria da hori, kontu askotan Gabriel Aresti kontadore eta poeta maisutzat dudalako. Zertan? Beste maisu batek, Joxe Azurmendik, honela azaldu zuen: “Egunarekiko lotutasun hau, Gabrielen poesian, elementu oinarrizkoa da, erreferentziak hain zehatz egiten ez direnean ere. Bizitza kultural, artistiko, politiko, literario, pertsonaleko edozein gorabehera aurki daiteke poetikoki...
Read More#dazokat pixka bat
Atzokoa, ikasleen eguna azokan, egun aproposa Islandiera ikasten liburuaz aritzeko (izenburuko hitz gakoa ez baita “Islandiera”, “ikasten” baizik). Eguraldia ere –euria goitik behera Durangon– nahiko islandiarra. Baina han zeuden Utriusque Vasconiaeko lagunak, eta haiei esker, labetik ateratako lehenengo aleak BITARTE banatzailearen mahaian daude orain ikusgai eta salgai, Eider Rodriguez eta Amaia Iturbideren liburu berriekin batera. Nire lehendabiziko errezitaldian,...
Read MoreBook-trailer bat nola egin 5 minututan
Gorroto ditut book-trailer gehienak. Batez ere, istorioaren agertokiak erakusten dituztenak. Liburua izorratzen dute spoiler bihurtuta, edo bideo egilearen iruditeria inposatzen digute, gure irudimenak egin beharreko lana oztopatuz. Liburuak maite dituenak hitzak maite ditu. Beraz, book-trailer bat egiterakoan, hitzak soilik nahi nuke agertzea, liburua objektu fisiko baten gisa, eta ez liburuaren “esanahi” ofiziala irudi batzuen bidez. Hitzek ez baitiote esanahia inposatzen...
Read MoreBehobiatik Donostiarako bidean
Behobiara heldu orduko korrikalari armada batekin eseri naiz hogei mila lagun eta gogoratu dut kasko erromatarrek gandorra zutela lumez edo zaldi ilez egina saiatu naiz moteltzen analogiarako nire gogo geldiezina lehiaketa oraindik ez delako hasi baina ezin izan diot pentsatzeari utzi bizitzan nola gaurkoan helburua dela helmugara iristea aurrezkirik gabe amaitzea bateria guztiz agortua ukabilak itxita dituen bihotz hotzari ez zaio ezer axola ez bada ororen hustasunaren sentimendua agian...
Read MoreHarðfiskur (Itxaro Bordaren poema islandiarrak, 2)
Hernanin pasa berri dugu Bakailu Astea: zazpi egun bete afari, ikastaro, pintxo lehiaketa, kale animazioa etab., dena bakailuaren inguruan. Hemen jaten dugunaren zati bat Islandiatik dator, jakina, baina Islandian ez dute gazitua jaten: hori guztia kanpoan saltzen dute. Arrain freskoaz gain, han arrain lehorra (Harðfiskur) ere jateko aspaldiko ohiturari eutsi diote bertakoek, eta edonon saltzen da plastikozko poltsa txikitan. Omega 3 eta bitaminaz beterik, legatza da argazkian agertzen dena,...
Read MoreBAB (Itxaro Bordaren poema islandiarrak, 1)
Biarritz-Anglet-Baiona? Ez: Breaking Artic Bounds, Itxaro Bordaren liburu berrian (Zure hatzaren ez galtzeko, Elkar, 2014) azken zazpi poema biltzen dituen izenburua. Muga guztiak apurtzen dituen liburu aberats eta deskribaezin honetan, bere poesia a-soziala dela dio poema batek, baina (Ignazio Aiestaranek esan duen moduan) poesia soziala da, basatia baina ez bakartia, 100% Basque trikuei buruzko topikoak aise gainditzen dituena: “Hogeita zazpiko aditzekiko herritar uherra naiz / Hitzen...
Read MoreIslandia, euskara, kamisetak: zein da zure superpoterea?
Laurogeita hamarreko hamarkadan, gure fakultatean Erasmus zebilen Haukur Ástvaldsson lagunak erakutsi zidan islandieraz “Espainiarren hilketa” izena duen saga (Spánverjavígin), Islandiako ipar-mendebaldeko bere sorterrian gertatu zela esanez. 2012an saga horretan oinarritutako poema bat argitaratu zidaten Hitzen Uberan webguneko lagunek. Egun nire lagun Haukur AEBetan bizi da, eta duela gutxi honako selfie hau bidali dit. Benetako bikingo baten jarrera! Ikusi bezain pronto pentsatu dut...
Read More2016rako, poesia kalean
Ekainaren 28an hiru urte beteko dira Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu zutenetik. Hori dela eta, Donostia 2016ren egoitza berriaren ateak ireki egingo dira egun horretan bertan. Donostiako 8 kulturetxek antolatu duten “Oreka” ikuskizunean parte hartuko dut, Loiolako Latsari plazan, 11:30tan. Klara Badiola, Roberto Pacheco eta Miren Agur Meaberekin batera irakurriko ditut poemak, eta gero artejirari jarraituko diogu Via Foran, Mikel Azpiroz eta Jabier Muguruzarekin...
Read More
Iruzkin berriak