Oier Guillan-en Antimanifestua
Gaur poesia Ean, baina ez han bakarrik. Azken egunetako gertakizunak direla eta, ezin burutik kendu Oier Guillanen poema hau, indartsu-indartsua. Norberaren egia gorpuztea, agertzea, ezkutuan dagoena leherraraztea, mugitzen ez dena astintzea. Irudimena gorpuztearen artea: gorputz matxuratuak, gorputz mehatxatuak, gorputz matxinatuak imajinatuz sortzeko aukera. Zer egin dezaket. Zer egin dezaket nik. Zer egin dezaket nik, gizon batek. Zer egin dezaket nik, maskulinoa dela dioen gizon ...
Read MoreAnimaliak
Aurreko astean, esan bezala, Paul Klee-ren egunkaritik (1903) hartutako pasarte bat moldatu nuen bertsio hau egiteko: Bi mendi dira, hain zuzen ere, bi mendi zure begien pare: Mendi bat animaliena da; beste hori, jainko-jainkosena. Eta bien arteko arana, gizakiena, itzaletan da. Goiza da eta ez dakizula jakin arren, ez zara ahula. Baina halere gorantz begira bi herrimin sentitzen dira: Ez dakiela ez dakienaz eta badakiela dakienaz. Abuztua irakurtzeko da, oporretan egon ala ez. Jainkoz beteriko...
Read More“Poesia (zubi bat) bertsolaritza”
Duela astebete Ean egon ginen, ezin kabiturik, Berriako kronikan azaltzen zen moduan. Larunbateko goizean jende ugari aretotik kanpo geratu ziren, Maialen Lujanbioren hitzaldia entzun ezinik, eta horregatik gaur ausartu naiz nire ohar batzuk hona ekartzen. Zubi horretan denok gaudenez, nor bere ertzetik, nork bere harria jarriz, oharrekin poem recording txiki bat osatu dut. Gutxi gorabehera, edukiak hitzaldian entzundakoari darraio. Islatu ezin izan dudana da hitzaldiaren bizitasuna, zein ongi...
Read More“Frontez beteta egunoro gaua”
Zein ongi Ean, poesia zaleon frankiziarik gabeko gure Hay festivala! Uztailean zehar kronika bat edo bi egiten saiatuko naiz. Atzo arratsaldez, Eako alkateak ongietorria eman ondoren, Xabier Mendigurenek eta Alaitz Aizpuruk aurtengo edizioa hasteari ekin zioten, “Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean” hitzaldiarekin. Izan ere, Alaitz Aizpurua filosofia irakaslea da eta egun bere doktorego tesia ari da EHUn bukatzen, Joxe beraren zuzendaritzapean, gerraosteko euskal idazleengan...
Read MoreKantuak “klak” egiten duenean
Datozen Eako poesia egunetan larunbatak du jarduerarik trinkoena: Jose Luis Otamendiren errezitaldia, ITU Banda, Kafkaren aulkia, Metrokoadrokako “Su izan nahi” ikuskizuna… Baina hori guztia baino lehen, Maialen Lujanbiok aurtengo bigarren hitzaldia emango du, “Poesia (zubi bat) Bertsolaritza” izenpean. Jarritako gaia ez da erraza ezta berria ere: “Gabrielen lekua” sentikaria ikusi eta entzuteko iaz bertaratu ginenok izan genuen Arestiren eta Basarriren arteko polemikaren...
Read MoreJoxe Azurmendi, zutik eta biluzik
Arestiren hitzetan, “poesia ezin da kabitu”, eta ezin kabitu ibiliko gara Ean uztailaren 17tik 19ra. Ohitura bihurtu den moduan, Eako poesia egunak hasiko dira ostiralean iraganari begira: aurten Alaitz Aizpuruk emango duen hitzaldiarekin. Bertan Joxe Azurmendik 1960ko poesiaren eraberritzean izan zuen eraginari erreparatuko diogu, eta ziur aski Gabriel Aresti eta Paulo Iztueta, besteak beste, aipatuak izango dira. Miren Agur Meabek Harrikadien idatzi duen bezala, 19. mendeko poeta batzuek...
Read MoreDonostiako lau gabarrak, Ean
Autoaipua zilegi balitz, gogoko ditut poesia zuzeneko emanaldiak non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat une eta leku zehatz batean garrantzia duena aukeratuta. Horregatik ez nuen galdu nahi Koldo Izagirreren errezitaldia Eako poesia egunetan. Parisen bizi naiz (Susa, 2013) bere poema liburu paregabeak ertz eta min asko ditu, bazter eta hitz jolas ugari (baina ez dira jokoak, Koldok berak argitu zigun lez), eta giza labirinto horretan hari baten bila igo nintzen Eako...
Read MoreAtzo ilargi betEAN
Eako poesia egunetatik etorri berria naiz, eta oraindik ez dira amaitu. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiet antolakuntzan ibiltzen diren guztioi. Kontatzeko asko dut baina orain gogoan iltzatuta daramadana da Laura Mintegirekiko elkarrizketa bat, Karmelo Landa lagun zuela, gaueko ordu txikitan, argazki hau egin ostean. Hitz egin genuen euskaraz “faltan hartu” esateko aditzaz, eta hori konpontzeko Laurak proposatuko hitzaz; horren gainean hauxe idatzi dut etxera...
Read More
Iruzkin berriak