Bihotzeko fonoteka
Ederra da irratsaio hori, Arantxa Iturbek eta Nekane Peñagarikanok urtero egiten duten udako saioa Euskadi Irratian, non gonbidatuak bere bizitzako 10 kantuak aukeratzeko eta kontatzeko erronkari ekiten dion. Bukatu berri ditudan oporretan, autoan genbilela, nahieran jaitsitako hogei bat saio entzun ditugu. Eta, jakina, nirea ere prestatzeko harra sartu zait, memoria egiteko, nire burua hobeto ezagutzeko, ingurukoekin partekatzeko… (1) Hotel Kalifornia, 12 bat urte nituelarik,...
Read MoreEpilogoa Hernanin
Olerki poteoa eta Ipuin ibilaldia arrakastatsuen ondoren, Hernaniko Kale Literatura taldeak beste ekimen berritzaile eta ludiko bat antolatu du: maiatzak 0, edo apirilak 30 dituenean, epilogoz, amaieraz, agurrez, puntu eta jarraiez… bustiko ditugu Hernaniko autobus eta tren geltokiak, goizeko 11:00tatik bazkaltzeko ordura arte, kaleaz eta literaturaz elkarrekin gozatuz. Bermuta ere egongo da nonbait. Zer irakurriko dugu? Besteak beste, K. Linazasorok, J. Sarrionandiak, K. Izagirrek, P....
Read MoreAnimaliak
Aurreko astean, esan bezala, Paul Klee-ren egunkaritik (1903) hartutako pasarte bat moldatu nuen bertsio hau egiteko: Bi mendi dira, hain zuzen ere, bi mendi zure begien pare: Mendi bat animaliena da; beste hori, jainko-jainkosena. Eta bien arteko arana, gizakiena, itzaletan da. Goiza da eta ez dakizula jakin arren, ez zara ahula. Baina halere gorantz begira bi herrimin sentitzen dira: Ez dakiela ez dakienaz eta badakiela dakienaz. Abuztua irakurtzeko da, oporretan egon ala ez. Jainkoz beteriko...
Read MoreBaiona-Bilbao (1/2)
Aurten oporretako bi aste ditut, eta lehenengoa 13 urteko J. semearekin eman berri dut: Ander Izagirreren gida erabiliz, Lapurdiko eta Gipuzkoako kostalde osoa oinez zeharkatu dugu, Baionako barran hasi eta Saturraraneko hondartzan bukatu. 7 egun, 6 camping, 20 kg guztira gure motxiletan eta hainbat ikasketa (esate baterako, pisu hori gehiegizkoa dela). Hasteko, twitterreko lagunek ezagutarazi zidaten Imanolen kantua, Koldo Izagirreren koplekin hornitua: Baionatik Bilbora itsaso...
Read MoreKantuak “klak” egiten duenean
Datozen Eako poesia egunetan larunbatak du jarduerarik trinkoena: Jose Luis Otamendiren errezitaldia, ITU Banda, Kafkaren aulkia, Metrokoadrokako “Su izan nahi” ikuskizuna… Baina hori guztia baino lehen, Maialen Lujanbiok aurtengo bigarren hitzaldia emango du, “Poesia (zubi bat) Bertsolaritza” izenpean. Jarritako gaia ez da erraza ezta berria ere: “Gabrielen lekua” sentikaria ikusi eta entzuteko iaz bertaratu ginenok izan genuen Arestiren eta Basarriren arteko polemikaren...
Read MoreErrupertorio berriaz
Ruper Ordorikak (mugalari batzuekin batera, Alberto de la Casa esate baterako) bihar aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian bere azken lana, Lurrean etzanda (Elkar). 11 kantu berri-berriak zuzenean entzuteko sarrerak agortuta daude jada –ohiko hitzordua da Antzokikoa Ruperren jarraitzaileentzat– baina ez da azken kontzertua izango. Hauek dira hurrengo aukerak: Urtarrilak 9 Elorrion (Arriola Antzokia) Urtarrilak 30 Iruñean (Gayarre Antzokia) Otsailak 8 Donostian (Victoria Eugenia...
Read MoreNevermind, Leonard Cohen
Miguel Esteves Cardoso kazetariak dio bere Explicações de Português (2001) liburuan: “Tive a sorte de passar dos dias com Leonard Cohen, meu ídolo há vinte e cinco anos. Manda-me faxes, aos quais, por timidez, nunca respondi. O primeiro que recebi dizia somente ‘And yet…’. Cohen tinha ficado fascinado pelo hábito português do todavia, porém, no enquanto. Expliquei-lhe que, na nossa cultura, nenhuma afirmação era completa. Ele dizia: ‘Este Bloody Mary está óptimo!’ E...
Read MoreLeonard Cohen, abertzaletasuna eta paleto izateari beldurra
Bihar da Leonard Cohen-en eguna, irailaren 21a: laurogei urte beteko ditu. Zorionak, Jikan! Udazkena ekarriko digu Montrealeko kantagileak, baita disko berria ere: Popular Problems izenekoa, The Guardian-en entzungarri. Aste honetan bertan disko hori aurkeztu zuen Londresen, eta ekitaldian bertaratutako kazetariei erantzun zien. Espainiako kazetari batek –nola ez!– galdetu omen zion Eskoziako independentziaz. Zer erantzun zion Cohenek espainiarrari? Lasai eta irribarretsu (ba al...
Read More
Iruzkin berriak