Sautrela aforismozalea
Gaur parte hartu dut Sautrelako erreportaje batean, aforismoak direla eta. Hona hemen nire oharrak. -Nolatan hasi zineten Oihenart aforismo lehiaketa antolatzen? Fito Rodriguez eta biok ideia proposatu genion orduko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari, lehiaketa antolatzeko, euskarazko pentsamendua eta literatura sustatzeko baliagarria delakoan. Oihenart aukeratu genuen, idazle horrek euskal atsotitz edo errefrauen lehenengo bilduma bildu zuelako. Baina bera entsegugile eta poeta...
Read More“Oihenart” aforismo bildumak
2011n, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, egungo Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultateak ekin zion “Oihenart” izeneko aforismoen lehiaketa antolatzeari. 2014, 2015 eta 2016ko edizioetan aurkeztutako hainbat aforismo saritu bildu ditugu hemen. (2012 eta 2013koak beste liburuxka batean.) Abenduaren 2an banatu genituen aurtengo sariak. Koldo Izagirre ezin zen etorri, baina ipuin xarmagarri bat utzi zigun opari. Besteon...
Read MoreDozena erdi aforismo
ETB1eko Berandu baino lehen saioan entzun nion Atxagari, euskararen auzia itzulpenak direla. «Itzulpenaren auzia soluzionatzen badugu euskaldunok, euskarak aurrera egingo du,» esan zion Fermin Etxegoieni. Baina, haatik, ez zegoen kontentu hainbat itzulpenekin, ulergaitz zirelakoan. Itzulpengintzaren bidez euskararen salbaziori gaurko nire ekarpena egiteko edo, dozena erdi aforismo itzuli berri ditut, nahiz eta ulergaitz izateko arriskua duten. Hauek: Aforismoaren kontrakoa, logura. * Handiak...
Read MoreOihenart V: aforismoak eta bertsoak
Aste honetan banatu dira UPV/EHUk eta Donostiako Udalak antolatzen duten Oihenart aforismo lehiaketaren aurtengo sariak, prentsan agertu den bezala, eta ekitaldira hurbildu ezin denarentzat lagin txiki bat utzi nahi nuen hemen. Aforismo guztien artean hautaketa txiki bat egin dut. Hasteko, hona hemen lehenengo saria jaso zuen Iñigo Legorburu-ren batzuk: Pentsaezinak diren gauzak etortzen zaizkit burura. * Abstemioa, berriro edanari ez emateak sortzen dion poztasunaz mozkortzen da. * “Zen”...
Read MoreAbuztuaren 25ean, Donostiako suntsiketa revisited
Badator abuztuaren 31a, Donostian data seinalatua. Aurten ez da 1813ko sutearen mendeurrena ospatuko, baina horrek ez du esan nahi gogoratzeko eta eztabaidatzeko paradarik izango ez dugunik. Sua ez da oraindik guztiz itzali, eta Fito Rodriguezen blogean polemikak dirau, “iraganaren berri ez ezik, iragan horrek guregan utzi duen arrastoari kasu eginez.” Hortaz hitz egingo dugu Donostia Sutan elkarteak antolatutako irakurraldian (zehaztasunak hemen): bakea eta gerra, iragana eta geroa,...
Read MoreNorbanakoari galera bada ere…
ISTRIPUA ez da istripu aldez aurretik ikus daitekeenean, edo bataz bestekoaren ondorio denean, somaezina bezain ohartezina behar du izan izuak. ONARTEZINA da istripuari istripua esatea aurreikus daitekeenean hizkuntz ortodoxiak baimendu arren. ISTRIPUAK ezkutatzen duen zuzentasun falta ez da hizkuntza egokitasunarena soilik ekitatearena baizik. AUSAZ gertatutakoa ez baita aurreikusitakoa izaten… ITSASOAN hil arren etorkinak itsas istripuz hiltzen ez baitira. OINAZEAK ez dituelako galderak...
Read More“Han izanik hona naiz”
Joseba Sarrionandiaren izenburu hori maite du lagun batek, bere liburuko ipuin batzuen amaieran (autobiografikoenak edo alegorikoenak agian: “Ekibokazioa”, “Tren maiteminduak”, “Lehio argia”, “Hamelingo xirularia” ) lelo edo aforismo gisa agertzen dena. Hortaz ari ginela, lagunari esan nion beste toki batean ikusia nuela leloa. Ez nintzen akordatzen non, ordea. Sarrionandiak ez du lehengaiak deklaratzeko ohiturarik (hona beste adibide bat), baina arrastoak utzi ditu testuaren...
Read More
Iruzkin berriak