Ipuin ibilaldia
Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen irakurri ondoren, liburu hori osatzen duten hainbat ipuin Iban Zalduaren eta Ana I. Moralesen ahotsetan entzun nituen, duela pare bat urte. Orain liburu hori berriz zabalduko da jendartean, modu berritzaile batez gainera. Olerki-potea eman ziguten jende jatorraren eskutik, hain zuzen. Bai, ekintza berria prestatzen ari dira: ipuin-paseoa, edo ipuin-poteoa, edo biak aldi berean, Hernanin arratsaldepasa ederra lagun giroan eman nahi dutenentzat.
42 ipuin daude banatzeko parte hartuko dugunon artean. Hernaniko 10 geltoki bakoitzean 4 bat ipuin labur entzungo ditugu. Hankak eta mingainak mugiaraziko ditugu, herriko txoko bereziak ezagutuz. Eta literatura espazio publikora eramango dugu, auzolanean. Liburuan agertzen den bakardadea, horrela, ez da horren bakartia izango. Edo bai. Ezer gertatuko da. Edo ez. Ikusiko dugu. Zer edo zer ikasiko dugu.
Noiz? Azaroaren 12an, arratsaldez, 17:30tatik aurrera. Animatuko zara? Ibilaldia egiteko, edozein puntuan gurekin bat egin dezakezu. Eta irakurri nahi baduzu, idatzidazu antonio.cdr [abildua] gmail.com helbidera.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks