Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Berdintasunaren alde, txotx!
Atalak: Lizardiren baratza, Ondo bizi, Poemak
Argazkia: @BerdinHernani
Txotx denboraldiak, gure herrian, istiluak ere ekartzen ditu batzuetan. Lagun batek sekulako nahigabea hartu du duela gutxi, Hernaniko Andrekalen tailerrak emateko duen lokalera joan eta pertsiana tolestua aurkitu duenean. Horrelako eraso itxusiak ohikoak dira sagardotegi garaian. Eta zer esan sexu eraso bat gertatzen denean, alkohola eta matxismoa edalontzi berean sartzen direnean…
Joan den hilabetean, Billy Collins poeta estatubatuarraren poema bat irakurri genuen, eta tabako zapore gozoa utzi zigun ezpainetan. Orain beste bat euskaratuko dugu, mingotsagoa agian. Poemak emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harremanaz dihardu, B serieko kategorian sartu ohi diren zientzia-fikziozko filmen iruditeria sotila erabiliz.
GIZONA ESPAZIOAN (Billy Collins; J. L. Padron-en laguntzaz ACdR-k itzulia)
Entzun besterik ez duzu egin behar
mahai bateko gizona emazteari nola mintzo zaion,
erreparatu nola tematzen den bere zioa adierazten
emakumeari beheko ezpainak dardara egiten dion arren,
eta ikasiko duzu zergatik zientzia-
fikziozko filmetako emakumeak,
haien planetan andre eta jabe direnean,
ez diren entsalada bat egiten edo aldizkari bati begira agertzen
Lur planetako gizonak euren espazio-ontzian etortzen direnean,
zergatik dauden beti zirkuluerdi batean zutik
besoak gurutzatuta, hanka biluzik eta zuzen,
bularrak metalezko disko gogorrek babestuta.
Poema feminista da, ez da dudarik. Espazioan, Lurrean, beste edozein planetan, emakumeek badute mila arrazoi gizonekin ez fidatzeko. Badute euren burua defendatzeko behar eta zilegitasuna. Horretan gauzak ez dira hainbeste aldatu Santa Agedako egunetik hona; edo, hobeto esanda, duela gutxi Maialen Lujanbiok etxe honetako Faktoria irratsaioan esan zuen bezala, “dena aldatzen da aldatzen ez den/ oinarri baten gainean.”
Emakumeen ahotsa gehiago entzun behar dugu, eta ez bakarrik martxoaren 8an, horregatik galdetu nahi nioke emakume bati zer poema irakurri beharko genukeen saio honetan Collins-enari segida emateko. Eta horixe egin dut, galdera luzatu Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaileari. Txio bidez, Danelek Amaia Lasaren poema gomendatu dit, Geroaren aurpegia liburutik hain zuzen.
Amaiak 1971n argitaratu zuen bere lehen poema sorta, Mikel Lasa nebarekin batera. Euskal Herriko Unibertsitateak, 2000. Urtean, Geroaren aurpegia bilduman argitaratu zuen, Jose Luis Padron eta Felix Maraña arduratu ziren Amaia Lasaren poesia lan osoa betirako jaso, aztertu eta zaintzeaz. Entzun dezagun, bada, Amaia Lasaren “Ni ez naiz lore bat”. Horrekin agurtzen zaituztet, datorren hilabetean Txotx berri batera deitu arte.
NI EZ NAIZ LORE BAT (Amaia Lasa)
Ez naiz lorea bezala zabaltzen
ezta lorea bezala hertsitzen
nire usainak ez du lore artean parekorik
eta ez naiz esku artean zimeltzen.
Harkaitz sendo bat naiz
deskantsurik gabeko lanarekin
emakume bihurtzen ari dena.
Eredurik ez eta
nigan nitasuna moldaturik
haizeak berak ere
mugituko ez duen nortasuna.
Itsas ertzeko harkaitz sendoa
emakume bihurtzen diharduena
heldutasunaren
sendotasuna izango ote?
Ez naiz lore bat
ez naiz inoren esku artean zimelduko.