Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Yeats eta Thoreau: bi laku munduan
Atalak: Kantuak, Poemak
Aste honetako Lizardiren Baratzan W. B. Yeats antzerkigile eta poeta irlandarra izan dute hizpide Jose Luis Padronek eta bere kolaboratzaileek. Euskadi Irratiko saio horretan entzun daiteke Yeats-en ahotsa, baita hainbat poema euskaratuta ere. Tartean, Joseba Sarrionandiak eta Luigi Anselmik itzulitako “An Irish Airman Foresees His Death”, hemen Edortaren ahotsean:
Nire aldetik zerbait jartzearren, Yeats-en beste poema kuttun bat, “The Lake Isle of Innisfree”, gutxi ezagutzen den euskal bertsio batean paratuko dut hemen. Honela itzuli zuen Josu Lartategik 1993ko Enseiucarrean ale batean, Deustuko Unibertsitateko Euskal Kultura Mintegiko aldizkarian:
Innisfree lakuko irla
Jagi eta alde egingo dut oraintxe, eta alde egin Innisfreera,
Eta txabolatxo bat, buztin-sasiz egina, bertan altxatuko
Bederatzi ilada indaba ditut zanga han, erleentzako erlauntza,
Eta erlaroaren argiune baitan bakarrik biziko.
Eta pake apurra izango dut han, astirotxu isuriz bait doa pakea,
Ttanttaka goizaren estalkietatik behera txirri-txirriaren kantuetarantza
Brist eta brist dago han gauerdi osoa, purpurazko dindina batean eguerdia,
Txokaren hegoez beterik arratsa.
Jagi eta alde egingo dut oraintxe; gau eta egun, aldi orotan,
Lakuko ura dut entzuten erribera apalkiro txipristinduaz;
Bidean nagoen artean, edo espaloiaren arrean,
Berau dut entzuten bihotz hondoko muin muinean.
Poema 1888.an idatzi zuen Yeats-ek. Thoreauren Walden 1854. urtean argitaratu zela kontuan hartuta, agian Thoreauk Yeats eragingo zuela pentsatu izan dut aldiro. Azkenean, gure orakulua den googleri kontsulta egin eta, nola ez, topatu dut Yeats-en autobiografian hala izan zela baieztatzen duen pasartea.