Maizpiden
Betidanik barnetegi batera joan nahi izan dut, eta iragan asteartean bete zitzaidan ametsa, pare bat ordu Lazkaoko Maizpideko ikasle eta lagunekin eman nuenean. Tokia ezagutu, afaldu eta hiru ordu laurdeneko hitzaldia egin genuen, galderak eta guzti. “Euskara eta islandiera, zergatik eta nola ikasi”. Horixe Gerriko elkartekoek jarri zidaten gaia, aurreko igandean prestaketa saioa irratian eginda. “Bizitzeko [ikasteko] zergatia duenak ia edozein ‘nola’ jasan dezake”, idatzi zuen...
Read MoreBlogatik liburura
Blogak artefakto likido samarrak dira baina noizean behin baten bat solidifikatzen da, liburu bilakatuz. Atzoko aurkezpenean Fito Rodriguezek esan zuen moduan, liburua da mahai gainean jartzen den objektua, egilearengandik urrun dadin pantailatik paperetara doan bidaia egin eta gero. Banuen jakin mina eta Twitterren bota nuen galdera: blog batetik abiatuta zenbat liburu argitaratu dira euskaraz? Lagun askori esker, nik uste baino gehiago. Besteak beste (@eskuezkerraz edo iruzkinak erabil...
Read MoreUrriko urrea
Lanpeturik nabil eta oraino ez naiz konturatu, baina etxe aurreko parkean udazkeneko kontzertua hasi da: platanondoak dardara batean, beren hostoen firfira urrutiko auditorio baten txalo zaparrada bailitzan. Urriko urrea da, Karlos Linazasorok idatzi zuen moduan, urriak aldean dakarren urrezko piano hori. Baina hori ez da harrigarriena. Nire leihotik zuhaitzei begira nengoela, inoiz ez ikusitakoa ikusi ahal izan dut gaur: kontzertu horren bi nota, bi hosto airean zintzilik, geldirik, lurrera...
Read More
Iruzkin berriak