Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Iparraldeko argia
Atalak: Filmak, Islandiera ikasten, Zinema-Noema
Zinemaldiaren bezperan, berriz ere San Telmo Museoko solasaldian elkartu ginen. Ederki jaso du gaur Juan Luis Zabalak han entzundakoa, eta Xabier Berzosak esandako zerbait Anjel Lertxundik ere komentatu zuen Berrian: “Inarritu, Del Toro edo Cuarón zuzendari mexikarrek ingelesez egindako filmak mexikarrak dira? Arturo Ripstein zuzendari mexikarrak garbi dauka: ‘Pelikulak bertan egiten diren hizkuntzakoak dira’, eta hizkuntza horri egiten diote eta hizkuntza horretatik barreiatzen dute beren ekarpen kulturala.”
Hizkuntza ez-hegemonikoetan egiten den zinema zen gaia, ez hizkuntza txikiak edo gutxituak. Hasiera-hasieratik Sjón idazle eta gidoigile islandiarrak uko egin zion txikitasunari: “Shakespeare eta Cervantes islandieraz irakurri ahal ditugu; beraz gaztelania edo ingelesa bezain handia dugu islandiera. Ez da hizkuntza txikia, jende gutxik hitz egiten duen hizkuntza baizik.”
Partaideak (JON URBE / ARGAZKI PRESS)
Konfiantza eta adorea soberan dituen herrialdea da Islandia, bai, munduan zehar beldurrik eta makulurik gabe doana. Sjónen esanetan, “kultura kontuetan maila berean gaude, horixe da gure bizipena” (when it comes to culture, we’re eye to eye — that’s the Icelandic experience). Eta kultura hori nagusiki literarioa da, istorioetan oinarritzen da: hitza, saga eta kontakizunetan. Baita tokian-tokikoari ematen zaion garrantzian. “Kultura da lekuen eta jendeen arteko elkarrizketa bat,” gehitu zuen.
Bere argudioa indartzeko, Islandiako musikarekin gertatutakoa aipatu zuen: beti egon dira musikari onak bertan, baina duela 25 urte AEBetan edo EBan egiten zena errepikatzen saiatzen ziren. Eta lortzen zuten, noski, baina hiru urte geroago. Harik eta talde bat, The Sugarcubes, kanpora begira egoteari uko egin eta gauza ezaxolatiak [uncompromising things] egiten hasi zen arte. Orduan bai zerbait gertatu zen. Eta gainontzekoa Björken istorioa da: