Euskara eta islandiera unibertsitatean
Maggie eta Mike: bi akademiko, irakasle eta ikertzaile biak, unibertsitate kudeaketan ere lan egin dutenak. Antropologoa eta filosofoa. Ingelesa lehen hizkuntza izan arren, biek ikasi eta egunero erabiltzen dute ustez “txikia” den beste hizkuntza bat, unibertsitate eleanitz batean: islandiera, Mikeren kasuan; euskara, Maggierenean. Biak elkartu ziren Euskal Herriko Unibertsitatean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, beren eskarmentuaz hitz egiteko, eta Prosumerlabek lagundu...
Read MoreHIES
Maiatzaren 10ean, Herri Urratsen geundela, 20 urte bete ziren Jon Salaberri zendu zenetik. Nik ez nuen ezagutu, baina lagunek kontatu didate bera izan zela Euskal Herrian publikoki HIESdun bezala agertutako lehenetakoa, eta lan handia egin zuela gaixoen alde eta gaitzaren inguruko kontzientzia gizarteratzeko. Arrasatearra zen Jon Salaberri eta aste honetan Goiena telebistak eman du argitara erreportaje anitz interesgarria, familiaren eta lagunen testigantza jasoz. Jon Salaberriaz gain, Euskal...
Read MoreLocus amoenus
Leku atsegina: denok daukagu baten bat. Eta euskal poeten artean, zein ederki jorratu duen Rikardo Arregi Diaz de Herediak gai hori, locus amoenus-ena. Lehen aipatu dut hemen bere “Leku atsegina”, poema bikaina. Orain beste bat dakart, “Autobusetik” (Bitan esan beharra, Alberdania, 2012), paisaiaren eta hiriaren inguruko gogoeta pessoatarra. Bere “naturarekin bat izan / eta hori guztia” gogoan, hurrengo larunbatean izango dugu Rikardo Arregiren poemak entzuteko aukera, Literaktum...
Read MoreZahartze aktiboaz
Zahartzea eta gaixotzea ez da gauza bera, jaiotzen garenetik hasten baikara zahartzen, eta hori prozesu jarrai eta geldiezina da. Baina azken hamarkadetan zahartzaroari buruzko interesa piztu da medikuntzan, gero eta luzeago izaten ari den zahartze prozesu hori osasuntsua izan dadin. Adituen arabera, aktibo mantentzea izan ohi da zahartze osasuntsuaren oinarrietako bat. Zahartze aktiboa jarrera kontua ere badenez, Oier Guillanen poema etorri zait gogora, 2013ko Elkartasun basatia bere liburuan...
Read More
Iruzkin berriak