Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Poesiaren gauza galdua eta aurkitua
Atalak: Islandiera ikasten, Poetikak
Egoko Konfederazio Hidrografikoan ere, batzuetan euri handiak datoz eta urak gora egiten du uholdea gertatzeraino. Hori ez da beti txarra; Niloren uholdeak, Egiptorako ongarri. Nire autohidrografian ur maila nahiko altua izan dut aste honetan, Urumearenaren pare ia. Asteazkenean Euskadi Irratiko Arratsean egon nintzen, trakets baina pozik, Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanorekin. Dire Straitsetik Björkeraino eraman gintuen solasaldiak eta zerbait ikasi nuen. Nekanek “Autohidrografia” poema irakurtzean, konturatu nintzen liburuaren 1. atalean urak duen nagusitasunaz. Irratira joan izan ez banintz, agian orain ez nuen hori jakingo.
Marrazki/marginalia: Gorka Belasko @Txikerretxea
Igandean, Hasier Rekondoren aipua Berriak argitaratu zuen egunean, fenomeno beraren beste adibide bat izan nuen. Gorka Belasko lagunak Twitterren partekatu zuen liburuko orrialde bat, non marginalia moduan berak marrazki pare bat egina baitzituen. Poemak “Tatuajea” du izena, eta zin egiten dut Gorkak erakutsi arte ez nintzela ohartu izenburuaren barruan dagoen “ajea”z. Baina poemak, noski, hortaz dihardu hain zuzen ere: biharamuneko ajeak duen ikasketaz. Nola ote da posible, irakurleak egileak baino hobeto poema ulertzea? Gorka irakaslea da ogibidez eta zirikatzaile grafikoa lanbidez; begi zorrotzak ditu. Baina tatuAJEAren hitz jokoaz kontziente nintzen izenburua aukeratzean, idaztean? Ez dakit.
Poeta erraria @Harvard
Egozentrismoa saihestearren beste adibide bat, are ilustratzaile eta interesgarriagoa, Joseba Sarrionandiaren eskutik. Goiuri-Villasuso jauregian, 2000ko azaroaren 9an burutu ziren Komunikazio eta Askatasunari buruzko I. Nazioarteako Jardunaldiak. Iban Zalduak, Arantza Ozaetak, Ixiar Ortuondok eta Gerardo Markuletak bertan eman zuten EzinKomuniKazioA poema irakurraldian, Sarrionandiaren gutun batetik pasarte bat irakurri zen. Esaten zuenez, Sarriren poemak, egilearen absentziagatik ziur aski, berak idatzi baino ideologia gehiagorekin irakurtzen direla: irakurle bakoitzak espero zuena ulertzen zuela, alegia. (Pasartea irakurri dut Gerardo Markuletari esker, baina ez naiz hemen osorik jartzen ausartzen. Ez dakit gutuna norena den, ezta emanaldi hortik kanpo inoiz argitaratu den ere. Interneten ez dut zantzurik topatu.)