Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Aresti eta biok (kasu, autopunpa!)
Atalak: Islandiera ikasten
Erabat lotsatuta nago. Mikel Asurmendik bere blogean Arestiren bidean kokatu nau eta, zer esango dudan, laudorio ikaragarria da hori, kontu askotan Gabriel Aresti kontadore eta poeta maisutzat dudalako. Zertan? Beste maisu batek, Joxe Azurmendik, honela azaldu zuen:
“Egunarekiko lotutasun hau, Gabrielen poesian, elementu oinarrizkoa da, erreferentziak hain zehatz egiten ez direnean ere. Bizitza kultural, artistiko, politiko, literario, pertsonaleko edozein gorabehera aurki daiteke poetikoki laboratuta. Oteizaren Arantzazuko lana eta bere hemorroideak, euskara batuaren borroka, Kriseluren sorrera, Rikardoren heriotza, alabaren jaiotza, Burgosko auzia, Lurdesen kantak, Kennedyren hilketa, bezperako irakurketak, bulegoko lan aspergarria, arratsaldeko kabreoa (edozeinekin), Kontzilio Ekumenikoa, euskal ortografia, gerra zibila, Lumumba eta Vietnamgo gerra, zentsuratu dioten orri baten desesperazioa eta negarra, lagunaren bisita bat. Ikus bedi hau dena, sentsibilitatearen konkretutasunaz esandakoarekin batera. Alderantziz ere esan genezake orain: konkretuaren sentsibilitatea.” (Jakin [1985] 36: 17. orr.)
“Poesia konkretu eta situatua” dela nirea esan zuen Ur Apalategik Islandiera ikasten liburuaren aurkezpenean. Eta Urek badaki zeren, azken lau urteotan, poemok idazten eta berridazten nengoela, Utriusque Vasconiae izan baita nire etxea, eta editorearen laguntza bereziki eskertu nahi diet, asmoak errealitate bihurtzeko ahaleginean eredugarriak baitira. Eta zein izan ziren nire asmo horiek? Poema horietan latza bezain ederra den mundu txiki bat deskribatzen saiatu naiz, Islandiaren paisaian eta historian edertasunak eta lazturak bat egiten dutelakoan. Lortu ala ez, hori irakurleek esango dute.
Urek bere aurkezpena bukatu zuen poema hau irakurriz, nire kutunetako bat:
Islandiako harria Islandiera aitzakiaren gainean
Baina zaila izan da niretzat poema liburu honetaz hitz egitea, euskaraz hitz egiteko zailtasuna izan baitzen hain zuzen ere poemok idazteko pizgarrietako bat. Euskara ikastea ez da islandiera ikastea baino zailagoa: zailtasun maila gizarteak jartzen du, alboan zer konpainia daukazunaren araberakoa da. Nire kasuan, irakasle onak izan ditut –Aran, Jonas, Añes– baina Gabriel Arestirekin hasi zen euskal literatura garaikideak ere asko lagundu dit euskara ikasteko bidean.
Islandierak eta euskarak komunean dute mendeetan zehar iraun izana. Kultur bien arteko elkargune edo talka batzuk aipatzen ditut liburuan; adibidez, poema batean moldatzen dut saga bat, zeinak kontatzen duen 1615eko neguan Islandian geratu ziren euskaldunak bertakoek nola akabatu zituzten. Badago zer ikasi kontakizun latz horretan.
Islandia izan daiteke Euskal Herria ikusteko eta guri buruz ikasteko ispilu edo lanabes bat. Baina Islandia ez da liburu honetako metafora nagusia, edo bakarra; beste batzuk daude: Donosti/aldea, Korrika, Barnetegia, Dantza. Gai nagusiak dira hizkuntzen bizitza, historia, eta burujabetza alde batetik; bestetik, bidaiak, familia kontuak eta Ekhiñe Egigurenek esan duen bezala, “paisaia minimalista” batzuk; baina batez ere liburu honek ikastearekin zerikusia du. Urruneko unibertsitate batera joan nintzen, zerbait ikasteko asmotan, eta hori literalki uler daiteke. Baina Ur Apalategik esan zuen moduan, metaforikoki ere ulertzea badago.
Liburuaren izenburua dator Bill Holm idazle amerikarraren poema batetik, non islandiera ikasteko prozesu arrunta bezain harrigarria deskribatzen baitu. Hizkuntza guztiak harrigarriak iruditzen zaizkit, ez harrizkoak ordea. Arestik idatzi zuen bere esanak “kontsidera litzan / euskal harriak”, baina Islandiako harria behin laba izan zela gogoratu nahi nuke. Arestiri eta hizkuntzari zor zaien errespetuaz diot hau. Hala ere, nahiko nuke jakin euskal harriaren inguruan Iratxe Retolazak eta Danele Sarriugartek zer uste duten (zoritxarrez, Arestiri buruzko haien hitzaldia galdu nuen iazko Eako poesia egunetan).
Henry David Thoreauk esan zuen hizkuntza dela artelanik perfektuena, mila urteko mailuak zizelkaturiko eskultura. Kanpotik ikusita, hizkuntzak harrizkoa dela dirudi, harri bat bezain itxia. Baina ez. Harria izan aurretik, harri hau laba izan zen. Idatzia izan aurretik, hizkuntza soinua eta harremana zen. Niretzat euskaraz hitz egitea da sumendi baten gainean ibiltzea bezalakoa, ezer ez dago bermaturik, paisaia ari da etengabe aldatzen; zapaltzen dudan lur hau egun batean laba izan zen, eta badago beti pitzadura batean hanka sartzeko arriskua. Ziurgabetasun hori, prekarietate hori, denon bizitzaren ezaugarria dela iruditzen zait, norbanako zein komunitate mailan.
Leziorik emateko asmorik gabe, Mike Fortun antropologoak esandakoarekin bukatu nahi nuke: “beharbada ez gara Islandian bizi, baina, egun, laba/lurra dugu bizileku”. Lurra laba denean, paisaia aldakorregia da guztiz konponduta edo kontrolatuta izateko. Labaren eta lurraren artean, ederra denak eta latza denak bat egiten dutenean, edertasunaren eta lazturaren arteko pitzaduretan eta pitzadurekin bizi izaten ikasi behar dugu, “nahiz eta islandieraz ezer ez jakin”.