Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Medikuak
Atalak: Poemak, Poesia eta medikuntza
Greziar mitologian, Apolo da medikuntzaren eta poesiaren jainkoa. Eta historian zehar, asko izan dira bi jarduera horiek uztartu dituzten idazleak. Besteak beste, François Rabelais, John Keats, William Carlos Williams edo Rafael Campo poetek medikuntza zuten ogibide. Poeta guztiak, ordea, ez dira medikuak. Poeta guztiak dira, edo izan dira, edo izango dira, pazienteak, gu denon moduan. Ez dago inoiz gaixotuko ez den gizakirik. “Poesia eta medikuntza” ataleko lehenengo saioan, pronostikoak eta diagnosiaren ziurgabetasunak eragindako sufrimendua deskribatzen duten poemak irakurri genituen. Gaur medikuari erreparatuko diogu, pazientearen begietatik. Pazientea poeta denean, medikua eta medikuarekiko harreman gatazkatsua izan daitezke poema bat egiteko gai aproposak.
Anne Sexton (iturria: Wikipedia)
Anne Sexton poeta estatubatuarraren lanetan (adibidez, “Zirujaua”, edo “Y Doktorea, kexa bat daukat”) nabari agertzen da gai hori, medikuarekiko harremanarena. Hala esan du Harkaitz Canok bere blogean: Sextonen “bizitza osoan ondoan izan zituen medikuak. Psikiatra guztiei berdin gertatzen omen zitzaien: amorez hartzen zuten lehenbizi, amore ematen zuten gero.” Sextonen poemak Munduko Poesia Kaierak bildumarako itzuli ditu Canok, eta martxoan kaleratuko dira Susan, Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean. Beraiei esker, poema bikain hau dugu:
MEDIKUAK
Lanabes: belarrak
eta penizilina.
Samurki euren lana
bisturiz egina.
Erauzi minbizia,
zauria itxi,
eta azal ezdeusari
otoitz bat josi.
Ez dira jainko,
–nahiko luketen arren–,
gizakiak dira soilik,
beste gizakiak konpontzen.
Masusta samurrak azaroan
taupaka nola,
gizon-emakume asko hiltzen da hala.
Baina medikuek taigabe diote:
batez ere, minik ez.
Musuak sendatuko balu, musu emango lukete.
Ez luke sendatuko.
Sendabidea jartzean,
eguzki berritan daude.
Hilko balute inor,
lurra mozorrotzaile.
Bihotza geratzeaz bainoago
harrokeriaz behar lukete ardura.
Harroegi badira
–gertatu ohi da–,
zaldiz doaz etxetik utikan,
baina Jainkoak ditu
itzularazten oin bitan.
Medikuak “gizakiak dira soilik, / beste gizakiak konpontzen”, eta Sisiforen antzera, beren lana ez da inoiz amaitzen. Horregatik, leloa dute antzinako primum non nocere: “lehendabizi, kalterik ez egin”. Baina minak eta kalteak egon badaude; batzuetan, pazienteek ez dute hobera egiten. Tragediaren aurrean harrokeria (hybris, Antzinako Grezian) da medikuaren bekatu nagusia, Sextonek maisuki adierazten duen moduan.
Nahiz eta medikuei esker ona eta miresmena eskaintzen zaizkien poemak egon (esate baterako, Jorge Oteizak Donostia Ospitalean jarritakoa), biziki garrantzitsuak dira harrokeria edo enpatiarik eza adierazten dituzten poemak, osasun zentro batean dihardugun guztiontzat arrisku-seinaleak bailiran. Beste eredu bat ekarriko dut hona, euskaraz idatzitakoa. Leire Bilbaok Scanner bere liburuan (Susa, 2011) argitaratu zuen poema hau, medikuntzan dabilen edonori erakutsi beharrekoa:
GERO BERANDU IZAN LITEKE
Hankak zabaldu ditut ginekologoaren aurrean
horma zurian begiak zuri
pareta zati leun eta apaingabe baten bila nabil
garbia argia hutsa.
Zenbat urte ditudan galdetu dit
atzamarra nire baginan.
Hogeita hamar.
«Ez duzu umerik ekarri nahi?
Gero berandu izan liteke».
Isilunean armiarma bat zintzilikatu da horman
ni bezala hanka-zabalik.
Diost mundura umeak ekartzeko etorri naizela
nire arbaso eta ondorengoak bezala
hanka-zabalik amaituko dudala
hanka-zabalik jaio ninduten bezala
hanka-zabalik bizi beharko dudala.
Ziztada bat sentitu dut baginan.
Segidan esku bat ezkerreko izterrean.
Janzteko agindu dit kloroformo ahotsez.
Oinak bata bestearen kontra estutu
eta etzanda jarraitu dut.
Izara zuriak estaltzen duen gorpu bat
eta armiarma geratu gara gelan:
zuloa eta sarea
besterik ez dugula.
Atea zabaldu da zakar.
Bakeroak bilatu ditut
estali nahi azkarregi batekin.
Armiarma ezkutatu egin da.