Aresti eta biok (kasu, autopunpa!)
Erabat lotsatuta nago. Mikel Asurmendik bere blogean Arestiren bidean kokatu nau eta, zer esango dudan, laudorio ikaragarria da hori, kontu askotan Gabriel Aresti kontadore eta poeta maisutzat dudalako. Zertan? Beste maisu batek, Joxe Azurmendik, honela azaldu zuen: “Egunarekiko lotutasun hau, Gabrielen poesian, elementu oinarrizkoa da, erreferentziak hain zehatz egiten ez direnean ere. Bizitza kultural, artistiko, politiko, literario, pertsonaleko edozein gorabehera aurki daiteke poetikoki...
Read MoreMedikuak
Greziar mitologian, Apolo da medikuntzaren eta poesiaren jainkoa. Eta historian zehar, asko izan dira bi jarduera horiek uztartu dituzten idazleak. Besteak beste, François Rabelais, John Keats, William Carlos Williams edo Rafael Campo poetek medikuntza zuten ogibide. Poeta guztiak, ordea, ez dira medikuak. Poeta guztiak dira, edo izan dira, edo izango dira, pazienteak, gu denon moduan. Ez dago inoiz gaixotuko ez den gizakirik. “Poesia eta medikuntza” ataleko lehenengo saioan, pronostikoak...
Read MoreEskailerak
Blog honetan ez ditut nire poemak jarri behar, are gutxiago paperezko liburu bat kaleratu berria dudala. Baina arauari salbuespen bat egingo diot gaur, arrazoi hauengatik: (1) garaian-garaiko eta tokian-tokiko poema delako, (2) elurrak poetak txoratzen dituelako, (3-4) familiari goraintziak bidaltzeko eta lagunei esker ona adierazteko modua delako: @makilipurdik azken bolada honetan harriekin tematuta nagoela jakinarazi eta gero, @txikerretxeak Ereñoko gorria zer den irakatsi zidan; fosilen...
Read MoreBasque Poetry app?
Autobuseko gazte guztiak, edo ia guztiak, beren smartphonei begira. Zertan? Whatsapp, jokuak, musika, etab. Bat baino gehiago Twitterren, Marca egunkariko kontuko txioak irakurtzen. Nik aplikazio jaitsi berri daukat, AEBetako Poetry fundazioak dohainik ekoiztutakoa Android eta Macerako. Mobilari astindu bat eman, eta poemak eskaintzen dizkizu, gaika edo bilaketak eginez. Ehunka poema ditu, garaikideak gehienak, Poetry Magazinetik zuzenean hartuak. Salseatzen nengoela, hara hor Kirmen Uriberen...
Read More
Iruzkin berriak