Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Denboraren bila berriro
Atalak: Poesia eta medikuntza
Astero idatzi nahi nuen hemen, baina ezin izan dut. Aste hau gogorra izan da, bai. Idaztea gogoko dut eta ez zait nekoso egiten; kosta egiten zaidana da idazten hastea. Agian zahartzen ari naiz. Agian denboraren bila joan beharko nuke. Hasteko, Alain de Bottonen liburua hartu dut, How Proust Can Change Your Life (Picador, 1997; badaude gaztelaniara eta frantseserako itzulpenak). Bertan topatu dut aipu bat zahartzeari buruz: “zahartu ahala, maite gaituzten guztiak hiltzen ditugu, ematen diegun kezkengatik, eta beraiengan eragiten dugun antsietatearengatik.”
Diotenez, Rechercheren azken zatiak (Le Temps retrouvé deritzonak) zahartze prozesuaz dihardu: denboraren poderioaz nola ohartzen garen, guregan eta besteengan. Victor Gómez Pinek eta Juan Ramon Makusok Proustari eginiko entresaka edo Analektak (Hariadna, 2011) horri buruzko pasarte asko biltzen ditu. Hona hemen batzuk, Joxan Elosegiren bertsioan:
Hil egiten du azkenean bihozminak. Atsekabe larriegi bakoitzeko, beste zain bat sentitzen dugu irekitzen, gure lokian zehar, begien azpitik, bere itzulinguru hiltzailea hedatuz. Horrenbestez itxuratzen dira, arian-arian, Rembrandt zaharraren, Beethoven zaharraren, irudi xehakatu izugarri horiek, mundu guztiak trufagai zituenak.
Abisatuta gaude.
Bestalde, elurrarekin gertatu bezala, bizi izaniko denboraren sakontasunaren zeinu baten antzera begitantzen zen oro har ileen zuritasun maila, begien aurrean besteen lerro berean ageri arren, goratasuna beren zuritasun elurtsuaren mailaren arabera zehazten duten mendi tontor horien antzera.
Esaten den moduan, eskarmentua gradu bat da.
Urteetan luze irauten duten nerabeekin egiten ditu bizitzak zaharrak.
Bai, ni ere sentitzen naiz beti gelako gazterik zaharrena.
Neke eta izu sentimendu bat eragiten zidan denbora hori guztia, horren luzea, neronek etengabe bizia, pentsatua eta isuria izateaz gainera, neure bizitza ere, ni neu ere, bazela ohartzeaz gainera, une oroz neurekin atxiki behar nuela, berak ere, bere gailur zorabiagarrian nindukala, niri eutsi behar zidala, jakiteak […]. Zorabioa sentitzen nuen neure azpian, neure baitan inolaz ere, horrenbeste urte ikusi ahal izatean, hainbat legoa garai banintz bezala.
Honez gero zorabiatuta ni ere.
Eta hosto baten antzera dardaraz baizik ez zuen aurrera egin, laurogeita hiru urteko gain ibili ezin hartarantz, gizakiak, etengabe hazten direlarik, zenbaitetan ezkila-dorreak baino gorago luzatzen diren makulu luze bizi batzuen gainean hupatuak balira bezala. Horren ondorioz gertatzen zaie ibilera zaila eta arriskutsua, eta bat-batean erortzen dira horrenbestez.
Jope. Goazen bada, malabarismoak egitera.