Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Max Jacob-en 12 mahats ale
Atalak: Poesia eta medikuntza, Poetikak
Katakraken aurkitutakoa. Besteak beste, J. A. Millán-ek itzulitako “Consejos a un joven poeta”
Leku handia da Iruñeko Katakrak. Besteak beste, bere katalogoaren kalitatearengatik. Mokau bat jatera sartu ginen eta, hara hor, RIALPek argitaratutako liburu bat, Katakrak batean! Opuseko liburudendak ez dira horren anitzak, ziur nago.
Baina hala eta guztiz ere pozten naiz, bestela ez nuen ezagutuko Max Jacob poeta, idazle eta margolaria. Picasso, Braque, eta Cocteauren laguna zen Jacob; judua jaiotzez, katolikoa hautuz, Gestapok atxilotu ondoren Drancy kontzentrazio esparruan hil zen 1944an.
Bere Conseils à un jeune poète liburu postumotik (1945) hautatu ditut hainbat pasarte. Urte berriaren etorrerarekin batera, 12 mahats ale hauek jan nituen atzo:
Max Jacob, Modiglianik margotua (Irudia: Wikipedia)
1. Bertso-lerro lirikoa eztanda baten ondorioa da. Eztandak bakarrik trinkotasuna ematen baitio.
2. “Zer esan nahi du honek?” Horixe zirrara sortzen ez dakien poetari egiten zaion demanda. Demandarik handiena, beharbada.
3. Egin zaitez iragazkor. Bestela, nola sortuko duzu eztanda lirikorik, ezer ez baduzu sentitu, ezer ez pentsatu?
4. Ez dago ideiak baino gauza triste eta astunagorik […] ideiak baino gehiago izan daitezen, muturreraino bizi izaten jakin behar dugu, gogoz eta eskarmentuz sentitu, sentipen bihurtu behar dira.
5. Artea jolasa da, betebehar bihurtu nahi duenarentzat kalte. Kanpokoak zauritu ez duenak, sufritzeraino horrekin alaitu ez denak, ez du barne bizitzarik; eta hutsala da barne bizitzarik ez duenaren poesia.
6. Luze “eutsi” behar zaio erantzunari, berau atzeratu behar da. Zenbat eta atzerago, orduan eta hobeto. Berehalako “ekoizpena”k ez du ezertarako balio; eraldaketaren ekoizpena da eraikitzen eta sortzen duena.
7. Zehaztu! Gogoan eduki ezazu hitz hori. Abstraktua dena gogaikarria eta kaltegarria da. Izan ezazu estilo zehatza: gauzak, objektuak eta jendeak aintzat hartzen dituena.
8. Errealista izateak ez du esan nahi langileei edo burgesei buruz bakarrik aritzea. Errealista izatea da medikuaren jarrera edukitzea, erregeei buruz aritzen denean ere.
9. Mediku handi bat edo poeta handi bat egiten duena ez da irakurri duten liburu kopurua, baizik eta beren barne bizitzako kalitatea: ezagutzen digestioa eta haren bilaketa.
10. Altxatutakoan eguneroko meditazio bat egin ezazu, eta kirol horretan nola diharduzun kontatuko didazu. Ez da alperrik galdutako denbora, irabazitakoa baizik. Kontrakoa dioena ergel bat da, eta zergatia badakit.
11. Erudizioa da memoria, eta memoria irudimena da.
12. Artelan baten balioa ez datza haren edukian, baizik eta haren inguruan.