Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Zaharrari gorazarre
Atalak: Poesia eta medikuntza
Gabonetako jaiotza Donostiako Ospitalean
Eguberria haurren garaia omen, baina egun hauetan batez ere adineko jendea dut gogoan. Alde batetik, Gabonak bizi-iraupenaren ospakizuna iruditzen zaizkidalako: eguzkia ez da hil. gu ere ez, gutxienez gutako batzuek beste urte batetik bizirik ateratzea lortu dugu… Bestalde, nekearen nekez zahartuta sentitzen naiz urtaro honetan. Zahartzaroa idealizatu gabe, badago zer ikasi edadetuei begiratuz gero. Adineko jendea dira survival tekniketan gure benetako adituak; haren egoera eta jarrera hobeto ulertzeko, saiatu naiz euskaratzen A. R. Ammons (1926-2001) poeta, irakasle eta thoreauzalearen poema bat, In View of the Fact izenekoa:
GERTAERAK GERTAERA
Nire garaiko lagunak zentzen ari dira: ene
emaztea hileta baterako prestatzean, 60 urteko bat
ziplo hilda, jotzen du telefonoak, nor eta Ruth
hainbeste maite dugun Ruth zainketa intentsiboetan:
lehen bazetozen ezkontzak hain trinko eta
bizkor, ondoren lehenengo haurrak, hura zalaparta:
orain hau da edo hori edo beste bat
joana edo joaterakoan: beno, ez genuen
inoiz uste betirako biziko ginenik (baina bai, uste genuen)
eta orain badirudi ez dugula hala egingo: gutako batzuek
hanka bat eman diote diabetesari, beste batzuek
ez dakite zertara jaitsi diren eskailera, batzuek badakite
soldatapeko zaindaria inguruan dabilela, batzuek
makilaren punta zerbait irmoren kontra jo nahiko lukete
atseginez: dagoeneko hainbeste galdu dugu,
guk geuk gure galerarekin moldatu behar: gure
garai bateko agendak hain beteta zirenak orain
ezabaketaren poderioz palinpsestoak dira: gure
Gabonetako edo urtebetetzetako helbide zerrendak
dolumina adierazteko gutunetan orain sakrifikatuak:
hainbeste lagun joatearekin ohitzen garen
aldi berean, eutsi egiten diegu
geratu direnei: ez dugu etsiko
bihotz-gutxiegitasuna edo burmuineko tumorea edo
etxe hutsetan utzitako gizon jatorrak edo etengabe
bidaiari ekiten dioten alargunak direla eta: guk
uste dugu behin batean atertuko duela eta
elkarrekin ardoa edango dugula pentsatuz zer ginen
izan: hil bitartean gogoratuko ditugu gauza
guztiak, hitz guztiak oroituz, galera guztiak
maitatuz: gero utziko diegu, halabeharrez, besteei
maitasuna segi dezaten, gero eta argiago eta
sakonago amaiera arte, indarrak metatzen
bidean zehar gero eta baliotsuago…