Book-trailer bat nola egin 5 minututan
Gorroto ditut book-trailer gehienak. Batez ere, istorioaren agertokiak erakusten dituztenak. Liburua izorratzen dute spoiler bihurtuta, edo bideo egilearen iruditeria inposatzen digute, gure irudimenak egin beharreko lana oztopatuz. Liburuak maite dituenak hitzak maite ditu. Beraz, book-trailer bat egiterakoan, hitzak soilik nahi nuke agertzea, liburua objektu fisiko baten gisa, eta ez liburuaren “esanahi” ofiziala irudi batzuen bidez. Hitzek ez baitiote esanahia inposatzen...
Read MoreSimon Armitage-ren kasu misteriotsua
Aski ezaguna da Fernando Pessoaren poema, “Autopsikografia”. Honela hasten da Iñigo Roqueren bertsio borobilean: Olerkaria itxurazale hutsa duzu. Hain dago itxurakeriari emana, non min-itxurak egiten baititu zinez mina duen arren, jauna. Arrazoi ote du Pessoak ala gehiegikeria bat da poeman dioena? Mina edo gaitzaren itxura dena, ez da mina edo gaitza bera? Pello Zubiriari esker, azken asteotan beste poema bat gogoan izan dut etengabe, Simon Armitage poeta ingelesak bere Book of Matchesen...
Read MoreJ. L. Otamendiren azkena eta Thich Nhat Hanh
Atzo aurkeztu zen Donostian Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa poema liburu berria. Susa argitaletxeko Gorka Arresek esan zuen bezala, liburuaren ezaugarriak dira gardentasuna, biluztea eta apaltasun konplexu bat. Nik oraindik ez ditut irakurtzen bukatu (euskarazko 44 poema dira, gehi bat galegoz), baina esango nuke hizkuntzaren bizitasuna eta pertsonala/politikoaren arteko oreka direla liburu honen beste lorpen nabarmenak. Eta galderak. Juan Luis Zabalak bere kronikan jaso duen moduan,...
Read MoreBehobiatik Donostiarako bidean
Behobiara heldu orduko korrikalari armada batekin eseri naiz hogei mila lagun eta gogoratu dut kasko erromatarrek gandorra zutela lumez edo zaldi ilez egina saiatu naiz moteltzen analogiarako nire gogo geldiezina lehiaketa oraindik ez delako hasi baina ezin izan diot pentsatzeari utzi bizitzan nola gaurkoan helburua dela helmugara iristea aurrezkirik gabe amaitzea bateria guztiz agortua ukabilak itxita dituen bihotz hotzari ez zaio ezer axola ez bada ororen hustasunaren sentimendua agian...
Read More
Iruzkin berriak