Goza dezagun gehiago
Karmen egunean erosi nuen eta aspaldi ez dut saiakera batekin honenbeste gozatu; kontu anitz interesgarriz beteta baitago, erraz irakurtzen da “Euskaldun baten hizkuntza-bidaia” hau (Karmelo Ayesta: Goza daiteke gehiago, Utriusque Vasconiae, 2014). Soziolinguistikan ez naiz aditua, amateur hutsa baizik, baina nire sorora ura ekarriz, liburuaren muina honela laburbildu nuke: gaur egun, lagun askorentzat, euskararen erabileraren erronka erantzukizun pertsonalean datza, norberaren hautu...
Read MoreDonostiako lau gabarrak, Ean
Autoaipua zilegi balitz, gogoko ditut poesia zuzeneko emanaldiak non egileak berak irakurketa bat proposatzen digun, berarentzat une eta leku zehatz batean garrantzia duena aukeratuta. Horregatik ez nuen galdu nahi Koldo Izagirreren errezitaldia Eako poesia egunetan. Parisen bizi naiz (Susa, 2013) bere poema liburu paregabeak ertz eta min asko ditu, bazter eta hitz jolas ugari (baina ez dira jokoak, Koldok berak argitu zigun lez), eta giza labirinto horretan hari baten bila igo nintzen Eako...
Read MoreAtzo ilargi betEAN
Eako poesia egunetatik etorri berria naiz, eta oraindik ez dira amaitu. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiet antolakuntzan ibiltzen diren guztioi. Kontatzeko asko dut baina orain gogoan iltzatuta daramadana da Laura Mintegirekiko elkarrizketa bat, Karmelo Landa lagun zuela, gaueko ordu txikitan, argazki hau egin ostean. Hitz egin genuen euskaraz “faltan hartu” esateko aditzaz, eta hori konpontzeko Laurak proposatuko hitzaz; horren gainean hauxe idatzi dut etxera...
Read MoreIslandia, euskara, kamisetak: zein da zure superpoterea?
Laurogeita hamarreko hamarkadan, gure fakultatean Erasmus zebilen Haukur Ástvaldsson lagunak erakutsi zidan islandieraz “Espainiarren hilketa” izena duen saga (Spánverjavígin), Islandiako ipar-mendebaldeko bere sorterrian gertatu zela esanez. 2012an saga horretan oinarritutako poema bat argitaratu zidaten Hitzen Uberan webguneko lagunek. Egun nire lagun Haukur AEBetan bizi da, eta duela gutxi honako selfie hau bidali dit. Benetako bikingo baten jarrera! Ikusi bezain pronto pentsatu dut...
Read MoreNola idatzi amodiozko poemak (ia) erromantizismoan erori gabe
Errezetarik ez, noski. Baina aste honetan bi poema maitasunaren inguruan irakurri ditut eta hemen paratzea otu zait. Lotsarik gabe, ikusgai. Lehenengoa, oraindik itzuli ez dudan Mailu isila (Alberdania, 2003) liburutik. Honelaxe dio Juan Kruz Igerabidek: Hezur-muinetik maitatu, ez bazterretik, ez halako trebeziaz non maitasuna joan eta trebezia hutsa geratzen den. Ezti edo ozpinetik honaxeagoko amodioa, aingeruetatik eta deabruetatik honaxeagokoa, txirotasun zein aberastasunetik...
Read MorePiztutako etxean
Shinto da antzinako Japoniako erlijioa, naturarekiko sentsibilitatea erritualaren bidez azaltzen duena. Shintoak bizitzaz dihardu, dagoenaren etengabeko berritzeaz. Shintoaren arabera, ibai bat edo harkaitz bat “kami” izan litezke. Kami duen toki hori, naturako santutegi (himorogi) moduan soka batez eta egurrezko zurtoinetaz markatzen da. Hala gertatu zen Isen, Honshu irlako baso trinko batean, 4. mendetik aurrera. Hauxe da Alejandro Londoño arkitektoak eginiko maketa, Variaciones sobre el...
Read More
Iruzkin berriak